Edukira joan

Fuscoporia ferruginosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fuscoporia ferruginosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaFuscoporia
Espeziea Fuscoporia ferruginosa
Murrill, 1907
Banaketa mapa
BasionimoaBoletus ferruginosus

Fuscoporia ferruginosa Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Patogeno begetala da. Ez da jangarria.

Sinonimoak: Polyporus ferruginosus, Polyporus umbrinus, Physisporus umbrinus, Physisporus ferruginosus, Acia ferruginosa, Poria ferruginosa, Poria umbrina, Ochroporus ferruginosus, Mucronoporus ferruginosus, Fomes ferruginosus, Phellinus ferruginosus, Poria macounii, Poria ferruginosa subsp. umbrina, Phellinus ferruginosus subsp. umbrinus, Ochroporus confusus.

Basidioma: Fruitu guztiz erresupinatua, iraunkorra, substratuari oso atxikia eta nahiko luzapen handietara iritsi daiteke, 1 cm arteko lodiera duena, marroi-horixka edo marroi-gorrixka kolorekoa. Ertza argi eta garbi mugatua.

Himenoforoa: 1 eta 8 mm bitarteko luzera duten tutuez osatua, poro txiki, biribil eta irregularretan amaitzen direnak, 5 eta 8 bitartean milimetroko, marroi kolorekoak.

Haragia: Gogorra eta larrukara, marroi-horixka kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Ferruginosa epitetoa, burdina, kolore burdintsua, arre gorrixka, herdoil, esan nahi duen “ferreum” hitzetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste espezie batzuek “erresupinatuak” (poroak gorantz dituztela, kapelarik osatu gabe) edo garapen-fasean daudenek antzeko morfologia izan dezakete, eta mikroskopioa behar da identifikatzeko. Ph. ferreus, Ph. conchatus eta Ph punctatus eta Ph. laevigatus oso antzekoak dira.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar nahiko ohikoa. Hostozabal zuhaitzen egur hiletan, batez ere Alnus, Corylus, Fagus, Salix eta Cretaegus-etan. Salbuespenez ager daiteke koniferoetan.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Fuscoporia ferruginosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]