Edukira joan

Futbol 7 egokitu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Futbol 7 egokitua edo ingelesez CP Football, baita lehenago Paralinpiar Futbola izenarekin ere ezagutua, garun-paralisia eta bestelako gaixotasun neurologikoak, hala nola iktus eta burmuineko lesio traumatikoak dituzten kirolarientzako futbolaren egokitzapen bat da; desgaitasun horiek dituzten pertsonei kirola praktikatzeko eta disfrutatzeko aukera ematen die, inklusioa, aukera berdintasuna eta garapen fisiko eta soziala sustatuz.

1978tik 2014ra, Futbol 7 egokitua, Garun-paralisiaren Nazioarteko Kirol eta Jolas Elkarteak (CPISRA) kudeatu zuen. 2015eko urtarrilean, kirolaren kudeaketa Garun-Paralisia Futbolaren Nazioarteko Federazioak hartu zuen, Para Football erakundearen barruan.  National CP Football Liga delakoa ere badago, 16 urtetik gorako helduei, gizonezkoei zein emakumezkoei, formatu espezifiko baten barruan jokatzeko aukera ematen diena.

Kirolak FIFAren arau ofizialak betetzen ditu, baina egokitzapen batzuekin. Egokitzapen horietako batzuk jokalekuaren tamaina txikitzea, jokalarien kopurua murriztea, jokoz-kanpo araua kentzea eta eskuarekin baloia sartzea baimentzea dira. Partidak 30 minutuko bi zatiz osatzen dira, 15 minutuko atsedenaldiarekin tartean. Taldeek beti C5 edo C6 klaseko jokalari bat sailkatu behar dute, eta, aldiz, ez da C8 klaseko jokalari bat baino gehiago aldi berean jokatzea baimentzen.

Garun-paralisidunen futbolaren nazioarteko lehiaketa 1978ko CP-ISRA Nazioarteko Jokoetan hasi zen, Edinburgon, Eskozian. Kirol hau 1984ko Udako Paralinpiar Jokoetan sartu zen, New York-en (AEB), eta hurrengo udako joko guztietan jokatu zen 2016ra arte.

"International Federation of CP Football" (CP Futbol Nazioarteko Federazioa) futbola zuzentzen duen nazioarteko erakundea da. 2015eko urtarrilean eratu zen ofizialki, eta CP Football kirol independente bihurtu zen 37 urte igaro ondoren, Garun-paralisiaren Nazioarteko Kirol eta Jolas Elkartea (CPISRA) bezala.[1]

IFCPF Futbol 7 egokituaren lidergoaz, kudeaketaz eta gobernantzaz arduratzen da, haren bazkideak aukeratutako Gobernu Batzorde batekin, eta Kontseiluak erakundearen eguneroko eragiketak gainbegiratzeko izendatutako Zuzendaritza Taldearekin. Aipatutako erakundea Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak (IPC) onartutako federazioa da.[2]

Futbol 7 egokituak, oro har, IFAB-ek erabiltzen dituen futbol arau asko jarraitzen dituen arren, kirolak aldaketa gutxi batzuk barne hartzen ditu. Arau hauek jokoz kanpo araua baztertzen dute, eta jokalariek esku bakarra erabiliz baloia alboko saketik jaurtitzeko baimena dute. Gainera, alboko-sakea buru gainetik egin beharrean, beheko teknika erabiliz jar dezakete baloia jokoan.[3]

Jokoa ere motzagoa da, 30 minutuko bi zati baititu gizonezkoen kasuan eta 25 minutuko bi zati baititu emakumezkoen kasuan, 15 minutuko atsedenaldiarekin.[3][4][5] Gainera, 7 jokalarik jokatu dezakete ekipo bakoitzean, desgaitasunik gabeko futbolean, aldiz, 11 izaten dira. Gol-atea eta zelaia ere txikiagoak dira, hots, 75 metroko luzera eta 55 metroko zabalera dauzka.[5][6]

Txapelketako lehia, playoff edota finaleko partidak berdinketan amaitzen badira eregulazio denbora bukatzean, denbora gehigarri bat jokatzen da. Denbora gehigarri hori 10 minutuko bi zatiz osatua dago, eta gola sartzen duen lehen taldeak partida irabazten du. 20 minutu ondoren berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira. Talde bakoitzak 5 penalti botako ditu, penalti puntutik, eta 5 jaurtiketa horien ondoren gol gehien sartu dituen taldeak irabaziko du partida.

Lau klasek parte hartzen dute kirolean. Klase hauek FT5, FT6, FT7 eta FT8 dira. Klase bakoitza desgaitasun-motaren arabera sailkatzen da:

  • FT5: Ibiltzeko eta korrika egiteko zailtasunak dituzten kirolariak, baina ez zutik egoteko edo baloiari ostikoak emateko orduan.[4][7]
  • FT6: Goiko gorputz-adarrak kontrolatzeko eta koordinatzeko arazoak dituzten kirolariak, batez ere korrika egitean.[4][7]
  • FT7: Hemiplegia duten kirolariak.[4][7]
  • FT8: Gutxienezko desgaitasuna duten kirolariak; aukeragarritasun-irizpideak bete behar dituzte.[4][7]

FT5 klaseko jokalari bat (1) aurkeztu behar du talde bakoitzak une oro partida batean, edo taldeak jokalari bat (1) gutxiagorekin jokatuko du.

Talde bakoitzak FT8 klaseko jokalari bat (1) izan dezake gehienez partida batean. FT8 motako jokalaria kanporatzen bada, ezin izango da jokalari bat ordeztu FT8 motako beste batekin.

Hasiera batean, kirolerako sailkapena garuneko paralisia zuten pertsonentzat bakarrik zen irekia, baina sailkapen-sistema geroago aldatu egin zen. Horrela, garuneko lesioa eta funtzio motorreko beste nahasmendu batzuk dituzten pertsonei kirola egiteko aukera eman zitzaien, garuneko paralisiaren antzeko gaixotasunen parte-hartzearekin.[7][6]

Taldeek gutxienez C5 edo C6 motako jokalari bat eduki behar dute zelaian une oro. Horrez gain, talde bakoitzeko ezin da C8 mailako jokalari bat baino gehiago egon zelaian aldi berean.[6]

1978 - CP Football Nazioarteko 1. lehiaketa[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko futbol 7 egokituko lehen lehiaketa Edinburgon (Eskozia) egin zen 1978an, Brain Palsy Nazioarteko Jokoen hirugarren edizioan. Joko hauetan sortu zen Garun Paralisiaren Nazionarteko Kirol eta Jolas Elkartea (CPISRA).

1982 - Lehen Munduko Txapelketak[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, lehen Munduko Txapelketa egin zen Danimarkako CPISRA Munduko Jokoetan; eta lehen Eskualdeko Txapelketa Glasgown (Eskozia), 1985ean.

1984 - Joko Paralinpikoen barruan sartzea[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol 7 egokitua 1984an sartu zen lehen aldiz Paralinpiar Jokoetan. Belgika lehen Paralinpiar txapelduna izan zen, Irlandari finala irabazi ondoren.

1985 - Lehen Txapelketa Erregionalak[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Eskualde Txapelketa Glasgowen (Eskozia) jokatu zen.

1988 - 1996 - Paralinpiar Jokoak[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988 eta 1996 artean, Herbehereak izan zen hiru aldiz txapelduna, Paralinpiar txapeldun bihurtu ziren Seulen 1988an eta Atlantan 1996an.

2000-2012: Errusia eta Ukrainaren nagusitasuna[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutik, Errusia eta Ukraina izan dira sailkapeneko talde nagusiak. Errusia izan zen urrezko domina Sydney 2000ko Paralinpiar Jokoetan eta Ukraina urrezkoa Atenas 2004ko Paralinpiar Jokoetan, Brasil garaituta. Errusia eta Ukraina Londres 2012ko finalean elkartu ziren; Ukrainak urrea irabazi zuen lehen finalean, eta Errusiak urrea bereganatu zuen bigarrenean.

2010 - Independentziaren aldeko botoa[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urrian, CPISRAren batzar nagusiak mozio bat onartu zuen Futbol 7 egokitua kirol independente bihur zedin.

2015eko urtarrilean, futbol 7 egokituaren gobernantza CPISRAtik gobernu-organo berrira eraman zen, Garun Paralisiko Futbolaren Nazioarteko Federaziora.

2015ean, IFCPF futbol 7 egokituko Munduko Txapelketa inaugurala ere egin ziren, 19 urtez azpiko kategoria CPISRA Munduko Jokoetan izan zen, Nottinghamen (Ingalaterra), IPCko 3 eskualdetako 7 talderekin.

Gaur egun herrialde askok errendimendu altua erakusten dute. Entrenamendu eta prestakuntza bikainaren bidez, orain parte hartzen duten herrialde gehiagoren lehia-gaitasuna berdindu egin da.

Nazioarteko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak dira futbol 7 talde eta selekzio nazionalen ekitaldi garrantzitsuenak. Garun Paralisia duten Pertsonentzako Nazioarteko Futbol Federazioak (IFCPF) antolatzen ditu lehiaketa horiek, eta mundu osoan futbol 7 egokitua erregulatzeaz arduratzen den erakundea da.

Futbol 7 egokituko Munduko Kopa diziplina honetako nazioarteko ekitaldirik nabarmenena da. Lau urtean behin egiten da, eta munduko titulua lortzeko lehiatzen diren hainbat herrialdetako talde nazionalak biltzen ditu. Txapelketa honetan, desgaitasun-maila desberdineko jokalariek (euren sailkapen funtzionalaren arabera) beren trebetasuna erakusteko eta giro inklusiboan lehiatzeko aukera dute.[9]

Azken txapelketan, 2022an, Brasil, Errusia eta Argentinako taldeak nabarmendu ziren, eta Errusiako selekzioa txapelduna izan zen.

Munduko Koparen Antzeko Futbol 7 egokituko Europako Futbol Txapelketa lau urtean behin egiten den txapelketa kontinentala da, eta Europako selekzioak biltzen ditu. Azken edizioa, 2021ean egin zena, Ukrainako selekzioak irabazi zuen, tradizionalki kirol honetan talde indartsua izan zenak.[9]

Nazioarteko txapelketa hauez gain, beste sailkapen- eta eskualde-txapelketa batzuk ere badaude, munduko hainbat tokitan antolatuak, taldeei lehiaketarik handienetan lehiatzeko aukera ematen dietenak, hala nola Munduko Kopan edo Europako Txapelketan.[9]

Espainiako Futbol 7 egokituko Ligak eta Lehiaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garun-paralisia duten pertsonentzat egokitutako futbolak maila eta kategoria ezberdinetan antolatzen den egitura lehiakorra du, nazionalak zein eskualdekoak. Espainian, Garun Paralisia duten Pertsonentzako Futbol 7ko Liga Nazionala futbol 7 egokituko taldeentzako txapelketa nagusia da, eta FEDPC-ekk antolatzen du.[10]

Garun-paralisia duten pertsonentzako Futbol 7ko Liga Nazionala: Liga Nazionala futbol 7ko lehiarik garrantzitsuena da, maila nazionalera egokituta. Espainiako hainbat eskualdetako taldeak txapelketa honetan lehiatzen dira txapeldun nazionala zehazteko. Txapelketa hau garun-paralisia duten kirolarientzako ekitaldi garrantzitsua da, goi mailako espazio lehiakorra eskaintzen baitu.[10]

Eskualdeko txapelketak: Liga nazionalaz gain, liga eta txapelketa erregionalak ere badaude, non autonomia erkidego ezberdinetako taldeak elkarren artean lehiatzen diren. Txapelketa horiek liga nazionalerako sailkapen-txapelketa gisa balio dute, baita herrialdeko eskualdeetan kirola sustatzeko modu gisa ere.

Espainiako Futbol Selekzioa: Futbol 7 egokituko jokalari onenek Espainiako Futbol 7 Selekzioan parte hartzeko aukera dute, nazioarteko lehiaketetan lehiatzen dena, hala nola Garun Paralisia duten Pertsonentzako Munduko Futbol Txapelketan eta Garun Paralisia duten Pertsonentzako Nazioarteko Futbol Federazioak (IFCPF) antolatutako beste txapelketa batzuetan.

Munduko ranking-a

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol 7 egokituko herrialde selekzioen munduko ranking-a egiteko Garun Paralisia duten Pertsonentzako Nazioarteko Futbol Federazioak (IFCPF), haibat txapelketa hartzen ditu kontuan puntuazioak emateko; txapelketa bakoitzari balio edo puntuazio espezifiko bat aitortzen zaio, honek duen garrantziaren arabera.[11]

Hala nola, mundu mailan egiten diren txapelketak irabazteak puntu bat balio du.

Txapelketa kontinentalek aldiz, puntuaketa ezberdinak dituzte: Europako txapelketak (1,00), Amerikako txapelketak (0,95), Asia-Ozeaniako txapelketak (0,88) eta Afrikako txapelketak (0,79).

Azkenik, beste nazioarteko txapelketek 0,25-eko puntuazioa dute.

Erreferentzia bibliografikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Kohe, Geoffery Z.; Peters, Derek M.. (2016-08-25). High Performance Disability Sport Coaching. Routledge ISBN 978-1-317-50715-4. (kontsulta data: 2025-06-02).
  2. Kohe, Geoffery Z.; Peters, Derek, M.. (2016). High Performance DIsability Sport Coaching. Routledge ISBN 9781317507154..
  3. 1 2 «Football 7-a-side at the Paralympics» www.topendsports.com (kontsulta data: 2025-04-01).
  4. 1 2 3 4 5 «Football 7-a-side: Paralympic Classification Interactive» web.archive.org 2016-08-19 (kontsulta data: 2025-04-01).
  5. 1 2 «What is CP Football? - CP Football» www.ifcpf.com (kontsulta data: 2025-04-01).
  6. 1 2 3 «Soccer-7-a-side | Paralympic Sports 2012 | Medal Quest | PBS» www.pbs.org (kontsulta data: 2025-04-01).
  7. 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Football (7-A-Side)» Disability Sports Australia (kontsulta data: 2025-04-01).[Betiko hautsitako esteka]
  8. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 «History - CP Football» www.ifcpf.com (kontsulta data: 2025-04-01).
  9. 1 2 3 «Tournaments - CP Football» www.ifcpf.com (kontsulta data: 2025-04-01).
  10. 1 2 (Gaztelaniaz) «FÚTBOL INFORMACION» FEDPC.org (kontsulta data: 2025-04-01).
  11. «Men's Rankings - CP Football» www.ifcpf.com (kontsulta data: 2025-04-01).