Gérard David
Gérard David | |
---|---|
![]() (1509 (egutegi gregorianoa)) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oudewater, c. 1460 |
Herrialdea |
Burgundian Netherlands Hegoaldeko Herbehereak Habsburg Netherlands Flandriako konderria |
Heriotza | Brujas, 1523ko abuztuaren 13a (63/73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Cornelia Cnoop (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak |
margolaria, illuminator (en) ![]() |
Lantokia(k) | Brujas |
Lan nabarmenak |
Triptych of the Sedano family (en) ![]() Cervara Polyptych (en) ![]() Judgement of Cambyses (en) ![]() Virgin among the Virgins (en) ![]() Baptism of Christ (en) ![]() |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Gérard David (Oudewater, c. 1460 - Brujas, 1523ko abuztuaren 13a) flandriar margolaria izan zen, Brujasko eskolako azken maisu handia.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oudewater hirian jaio zen, eta 1484az geroztik Brujasko pintoreen elkarteko kide izan zen. Italiako pintoreen nolabaiteko eragina sumatzen bazaio ere, Jan van Eyck eta Hans Memling pintoreek eragin zuzena izan zuten beragan. Izan ere, Memlingen ondorengo izan zen Brujasko maisu nagusiaren karguan. Erlijio-gaiak landu zituen, batez ere.
Haren lan nagusiak dira Ama Birjina birjinen artean (1509, Arte Eder museoa, Rouen), Ama Birjina katilu esnearekin (1510–1515, Palazzo Bianco, Genova) eta Kristoren Bataioa (1502-1508 aldean, Groeningemuseum, Brujas).
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deitorea, 1495–1500 aldean, National Gallery, Londres
Cambysesen epaiketa, eskuineko ohola, 1498, Groeningemuseum, Brujas
Ama Birjina eta Umea lau aingeruekin, 1510–1515, Metropolitan Museum of Art, New York
Ama Birjina katilu esnearekin, 1510–1515, Palazzo Bianco, Genova
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gérard David ![]() |