Gérard Fromanger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gérard Fromanger
Fromanger.png
Bizitza
Jaiotza Jouars-Pontchartrain1939ko irailaren  6a (79 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Robert Lesbounit Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Jasotako sariak

Gérard Fromanger (Jouars-Pontchartrain, Yvelines, Frantzia, 1939ko irailaren 6a) frantses pintorea da. Alberto Giacomettiren eragina sumatzen zaio hainbat lanetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an egin zuen lehen erakusketa. 1968ko maiatzeko gertakizunen ondoren, Arte Ederretako Lantegi Herrikoiak bultzatutako erakusketan hartu zuen parte, greban zegoen lantegi batean egindako bederatzi eskultura kalean erakutsiz (Souffles). Poliziak eskultura guztiak puskatu zizkion. Lan horrekin sormen estetikoa eta kontzientzia politikoa uztartu nahi izan zituen.

Beste lan aipagarri batzuk hauek dira: Boulevard des Italiens (1971, "Italiarren bulebarra"), Le Peintre et le Modèle (1973, "Pintorea eta Modeloa"), Le désir est partout (1975, "Desira edonon dago"), Questions (1977, "Galderak"), Tout est allumé (1980, "Dena argituta dago"), La Chine à Hu-Xian (1983).

Hainbat filosofok, hala nola Michel Foucault, Gilles Deleuze eta Félix Guattarik, Fromangerren lana osatzen duten serie desberdinak aztertu dituzte. Jacques Prévert idazleak lan bat eskaini zion 1971n: Gérard Fromanger boulevard des Italiens.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]