Gérard Genette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gérard Genette
Bizitza
Jaiotza Paris1930eko ekainaren 7a (87 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Lycée Lakanal
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea literatura-kritikaria, saiakeragilea, filosofoa, idazlea, pedagogoa eta narratologista
Lan nabarmenak Palimpsests: literature in the second degree
Q3071704
Q3314632
Q3964040

Gérard Genette (Paris, 1930eko ekainaren 7a) literatura-kritikari frantsesa da. Egitura-azterketaren eta forma literarioen teoriaren ordezkari nagusietako bat. Frantses literaturako irakasle izan zen Sorbonako Unibertsitatean, Parisen. Bere artikulu hoberenak Figures (1966, Irudiak), Figures II (1969) eta Figures III (1972) liburuetan bildu zituen. Lehenengo bietan kontakizunen egitura, barrokoaren erretorika, Nouveau romana eta poetika narratiboa aztertu zituen, poetika literarioa eta generoen teoria txandakatuz etengabe. Hirugarrenean ere aurrekoetako hausnarketa bera egin zuen: erretorika hitz egiteko irudien errepertorio gisa ez ezik, generoen teoria gisa ere ulertuz (Kritika eta poetika, Erretorika mugatua, Metonimia Prousen obran). Azken obra horretan, Genettek, Denbora galduaren bila obraren egitura narratiboak aztertuz, narrazioaren teoria bat egin zuen. Aurrerago, Nouveau discours du récit (1983, Kontakizunaren diskurtso berria) obran, literaturaren osagai semiologikoak sakondu zituen. Beste lan batzuk: Mimologiques: voyage en Cratylie (1976, Mimologikak: bidaia Cratyliera) eta Introduction à l´architexte (1970, Artxitestuari buruzko sarrera) idazlanetan, poetika generikoaren fenomenoen deskripzio estrukturalista egin zuen; Palimpsestes (1982, Palimpsestoak) obran, berriz, testuartekotasunak literaturan jokatu duen papera aztertu zuen, imitazioa, parodia eta beste genero-mota batzuen bitartez, berak "paratestu" deitzen duenaren bitartez alegia.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Figures I, 1966.
  • Figures II, 1969.
  • Figures III, 1972.
  • Mimologiques: voyage en Cratylie, 1976.
  • Introduction à l'architexte, 1979.
  • Palimpsestes: La littérature au second degré, 1982.
  • Nouveau discours du récit, 1983.
  • Seuils, 1987.
  • Fiction et diction, 1991.
  • L'Œuvre de l'art, 1: Immanence et transcendance, 1994.
  • L'Œuvre de l'art, 2: La relation esthétique, 1997.
  • Figures IV, 1999.
  • Figures V, 2002.
  • Métalepse: De la figure à la fiction, 2004.
  • Bardadrac, 2006.
  • Discours du récit, Points, 2007.
  • Codicille, 2009.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]