Gérard Latortue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gérard Latortue

12. Haitiko Lehen Ministroa

2004ko martxoaren 12a - 2006ko ekainaren 9a
Yvon Neptune (en) Itzuli - Jacques-Édouard Alexis (en) Itzuli
Foreign Minister of Haiti (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGonaïves (en) Itzuli1934ko ekainaren 19a
Herrialdea Haiti
HeriotzaBoca Raton2023ko otsailaren 27a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
gerardlatortue.org

Gérard Latortue (Gonaïves, 1934ko ekainaren 19a - Boca Raton, Florida, 2023ko otsailaren 27a) haitiar politikari eta diplomazialaria izan zen. Haitiko lehen ministroa izan zen 2004tik 2006ra.

Nazio Batuen zerbitzura diplomatikoa izan zen eta 1998an Haitiko Kanpo Arazoetako ministro kargua bete zuen Leslie Manigaten gobernuan.

2004ko martxoan, "Jakintsuen kontseilu" batek gobernuburu izendatu zuen, Jean-Bertrand Aristide boteretik bota zuen otsaileko estatu-kolpearen ondoren. Mendebaldeko gobernuek haren gobernua onartu zuten, baina eskualdeko beste gobernu batzuek ez zuten onartu. Gainera, gobernuak Fanmi Lavalas alderdiaren oposizioarekin eta banden eta milizianoen indarkeriarekin egin zuen topo. 2006ko otsailean hauteskundeak egin ziren herrialdean eta Latortuek ekainean utzi zuen kargua.