Götaplatsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Götaplatsen enparantzaren erdian Poseidonen estatua.

Götaplatsen Göteborg hiriko enparantza nagusia da. Boulevard nagusia den Kungsportsavenyen etorbidearen muturrean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923 arte nekazal eremua izan zen baina Göteborgen 300 urteurrena ospatzeko egin zen Nazioarteko Industria Erakusketarekin batera Götaplatsen inauguratu zen. Sigfrid Ericson eta Arvid Bjerke arkitektoek diseinatu eta eraiki zuten. Hegoaldean eskailera zabalak egin zituzten urte berean inauguraturiko Arte Ederren Museora iristeko.

1931an Poseidonen estatua ezarri zuten bertan.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eraikin kultural daude enparantzaren inguruan:


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Götaplatsen Aldatu lotura Wikidatan