Gürtel afera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gürtel auzia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Protesta Espainiako Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean, 2013ko otsailaren 1ean, ustelkeriaren aurka

Gürtel afera Espainian 2009 urtean plazaratutako ustelkeriazko afera bat da, Espainiako Alderdi Popularreko politikariak tartean dituena, kanpoko enpresek Alderdi Popularrarekin eta alderdiak berak zuzenduriko erakunde publikoekin egindako kontratu eta zerbitzuen inguruan. Madrilgo Erkidegoan, Valentziako Erkidegoan eta Galizian bideratu zen. Auzi honetan Francisco Correa eta Luis Bárcenas 51 eta 33 kartzela urtera zigortu zituzten, eta Alderdi Popularra arduradun egin zuten lukro asmoa egotzita[1].

Aferak ustelkeria-sarearen buru den Francisco Correa negozio-gizonaren abizenetik hartu du izena: gaztelaniazko correa izen arrunta («uhala, hedea») alemanez Gürtel da. Espainiako Alderdi Popularreko pertsonaia nabariak hartu ditu, hala nola Francisco Camps Valentziako Erkidegoko presidentea; Luis Bárcenas, Alderdi Popularraren kutxazain ohia; Ricardo Costa, Valentziako Alderdi Popularraren idazkari nagusia; eta Alejandro Agag, José María Aznar Espainiako presidente ohiaren suhia, besteak beste. Aferaren ikerketa judizialean Baltasar Garzón epailea jardun zen, baina 2010eko maiatzaren 14ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epailea kargutik kendu zuen, frankismoko hilketak ikertzeagatik.[2] Egun, aferak epaitegietan segitzen du.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]