GE Building

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
GE Building
GE Building.jpg
Udalerria New York, Ameriketako Estatu Batuak
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Koordenatuak 40°45′32.3″N 73°58′45.8″W / 40.758972°N 73.979389°W / 40.758972; -73.979389Koordenatuak: 40°45′32.3″N 73°58′45.8″W / 40.758972°N 73.979389°W / 40.758972; -73.979389
Garaiera 259 m
Solairuak 70
Helbidea 30 Rockefeller Center
GE Building non dagoen adierazten duen New York-ko/-go/-eko mapa
GE Building
Arkitektoa Raymond Hood

GE Building, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian dagoen Art Déco estiloko bulego etxe orratz bat da. Guztira 259 metro eta 70 solairu dauzka, eta 1933an amaitu zuten eraikitzen. Rockefeller Center-eko eraikin nagusia da. Art Déco estiloko etxe orratz altu gehienek ez bezala, GE Building eraikinak ez dauka bere goialdea orratz batekin errematatuta.

1988ra arte, RCA Building izena zeukan, eraikineko erakunde garrantzitsuena Radio Corporation of America zelako. 1988an GE Building izena jarri zitzaion; hots, General Electric-ek RCA korporazioa berrerosi eta bi urte geroago.

GE Building New Yorkeko eraikin ospetsuen eta ezagunenetakoa da.

Associated Architects arkitekto taldeak diseinatu zuen.

"Top of the Rock": eraikinaren goialdeko behatokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York hiriaren ikuspegi bat (erdian, Empire State eraikina ikusten da), GE Building eraikinean dagoen Top of the Rock behatokitik lortua.

Eraikinaren goialdean behatoki bat dago, "Top of the Rock" deiturikoa. 75 milioi dolarreko zaharberritze-lanak egin ondoren, 2005eko azaroaren 1ean ireki zitzaion berriro ere publikoari. Behatokia diseinatuta dago transatlantiko baten kubiertarekin antzekotasuna izan dezan. Bisitariei New York hiriaren ikuspegi miresgarria eskaintzen die, Empire State eraikineko 86. solairuko behatokiarekin norgehiagokan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: GE Building Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.