GRAFCET

Wikipedia, Entziklopedia askea

GRAFCET automatismoak irudikatzeko eta analizatzeko modu bat da; batez ere, sekuentziazko sistemak deskribatzeko, hau da, etapatan zatigarriak direnak. AFCET (frantsesez: Association Française pour la Cybernétique Économique et Technique, Zibernetika Ekonomiko eta Teknikorako Frantziar Elkartea) delako erakunde frantsesak sortu zuen 1977an eta Petri sare modelo matematikoa du oinarri.

Beraz, GRAFCET automatismoak irudikatzeko lengoaia grafiko bat da eta honakoez osatuta dago:

  • Ekintzei lotutako etapak.
  • Etapen arteko trantsizioei lotutako trantsizio-baldintzak.
  • Etapen eta trantsizioen arteko loturak.

GRAFCET hitza frantsesezko Graphe Fonctionnel de Commande Etapes/Transitions hitzen akronimoa da eta etapa-trantsizioak komandatzeko grafo funtzionala esan nahi du euskaraz.

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]