Gaël Monfils

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaël Monfils

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGaël Sébastien Monfils
JaiotzaParis1986ko irailaren 1a (37 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaTrélex
Familia
Ezkontidea(k)Elina Svitolina  (2021eko uztailaren 16a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g540–313
Binaka i/g28–84
Rankinga6 tennis singles (en) Itzuli (2016ko azaroaren 7a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua93 kilogramo
Altuera193 zentimetro

IMDB: nm2258589 Facebook: Gael-Monfils-Tennis-128049253953369 Twitter: Gael_Monfils Instagram: iamgaelmonfils Olympic.org: gael-monfils Edit the value on Wikidata

Gaël Monfils (Paris, Frantzia, 1986ko irailaren 1a - ) tenis jokalari frantsesa da. 2011n Frantziako lehena izan zen eta munduko zazpigarrena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaël Monfils (Parisen (Frantzia) jaio zen 1986ko apirilaren 1ean. Aita Rufin izan zen, futbol jokalari ohia eta, ama, berriz, Sylvette, Martinikatik etorritako erizaina. Anaia gazteago bat ere badu, Daryl.

Monfilsen jokalari gogokoena Arthur Ashe da. Musika entzutea gustatzen zaio, Rhythm and bluesa, batez ere. Tenislariak saskibaloia ere gustuko du eta NBAko Denver Nuggets ekipoaren jarraitzaile sutsua da, Carmelo Anthony bere idoloa delarik. Josselin Ouanna eta Mamata Paterne edo Richard Gasquet, Gilles Simon eta Jo-Wilfried Tsonga lankideak dira bere lagun hoberenak. Futbolzalea ere bada eta Arsenal FC eta Paris Saint-Germain FC dira gustuko dituen ekipoak.

2004az geroztik, Thierry Championek entrenatu zuen, baina 2006an, aldendu egin ziren. 2007ko maiatzean, Tarik Benhabiles izan zuen entrenatzaile eta, 2008an, Roger Rasheed. 2011n, Patrick Chamagne izan du entrenatzaile berria.

Eskumuturrean tatuaiak, eta bizkarrean ere bai, Martin Solveig eta Dragonetten Hello bideo musikalean bere irudia txertatu zuen.

Andregai ospetsu bat baino gehiago izan du: Alize Cornet frantsesa, Dominika Cibulkova eslovakiarra... Gaur Nyonen, Suitzan, bizi da, Chelsea australiar emaztegaiarekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaël Monfils Aldatu lotura Wikidatan