Edukira joan

Gaëlle Hersent

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaëlle Hersent
Bizitza
Jaiotza1984ko uztailaren 25a (40 urte)
HerrialdeaFrance
Hezkuntza
HeziketaÉcole européenne supérieure de l'image (en) Itzuli
Q3577944 Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpenciller (en) Itzuli eta ilustratzailea
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli
gaellehersent.ultra-book.com

Gaëlle Hersent (Frantzia, 1984ko uztailaren 25a) komikigile eta ilustratzaile frantziarra da.

Gaëlle Hersentek literaturako batxilergoa ikasi zuen arte plastikoen aukeran. Gero, Angulemako Irudiaren Goi Eskola Europarrean sartu zen, eta, hango ikasketak amaitutakoan, hiri bereko Animazio Zinemako Lanbide Eskolan ikasi zuen.[1] Guyana frantsesa itsasoz haraindiko departamendura bidaia bat egin ondoren, 2008an, Itsas Charenteko L'Houmeau herriko Frou Frou tailerrean, Guyanari buruzko marrazki-erakusketa bat egin zuen Claudia Delahaye-rekin, Carnets du Sud elkartearen parte hartzearekin.[2] Guyanara egindako bidaia horrek bide eman zion, gainera, basoaren gaiari buruzko animaziozko film bat egiteko departamentu hartako Cacao herriko eskolako haurrekin.[3]

Hersent Aurélie Bévière eta Jean-David Morvan gidoigileekin elkartu zen, eta, Serge Arolesen obran oinarriturik, Sauvage: biographie de Marie-Angélique le Blanc 1712-1775 komikia (Delcourt, 2015) sortu zuten.[4] Albumeko marrazkiak egitea bi urte eta erdiko lana eskatu zion Hersenti.[5] Kontakizuna Serge Aroles ikerlariaren lanetan oinarriturik dago,[6] eta Marie-Angélique le Blanc-en historia kontatzen du. Marie-Angélique da historiako pertsonaia nagusia. Hasieran izaki basati eta beldurgarri gisa aurkeztua izan arren, adimen eta ezagutza nabarmeneko emakumea da. Bere aurkikuntzak garai hartako intelektualen jakin-mina piztu zuen, beren iraganeko sekretuak argitu eta bere bizimodu basatiaren kausa ulertu nahi baitzuten. Bere misterioa argitu nahi zuten herriko nekazari, zientzialari eta historialariez inguratuta, Marie-Angéliquek oztopo asko gainditu behar izan zituen gizonen gizarte hartan bere tokia aurkitzeko.[7]

2016an, Claude Carré idazlearen Les enfants du labyrinthe gazteentzako polizia-eleberriaren ilustrazioak egin zituen.[8] Urte berean parte hartu zuen Axolot, Histoires extraordinaires & sources d'étonnement komiki sail kolektiboaren 7 liburukietako batean —3.ean, hain zuzen— marrazkilari eta kolorista gisa.[9][10]

Hurrengo urtean, Dans les cuisines de l'Histoire komiki sailean. Maëva Poupard "Rutile" gidoilariak idatzitako À la table du Roi-Soleil liburukiaren marrazkiak egin zituen (Le Lombard, 2017).[11] Geroago, Hubert komikigileak idatzitako Boiseleur sailaren bi liburukiak marraztu eta margotu zituen: Les mains d'Illian[12] eta L'esprit d'atelier [13] (Soleil Productions, 2019 eta 2022).

2024an, Marie Bardiaux-Vaïente gidoilariak idatzitako Calamity Jane komikia, La véritable Histoire du Far West saileko 6. liburukia, marraztu eta margotu zuen (Glénat / Fayard, 2024).[14]

Gaëlle Hersent Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme elkarteko kide da.[15] Elkartearen sorrera-gutunean adierazten dutenez, emakume komikigileek beren lanean etengabe pairatzen dituzte, genero kontuengatik, beren gizonezko lankideek aurre egin behar ez dieten hainbat arazo; horregatik, bat egitea erabaki dute, literatura-arlo horretan sexismoak hartzen dituen formak salatzeko, bai eta horri aurre egiteko moduak sustatzeko ere. Elkarteak 300 emakume komikigile inguru biltzen ditu.[16]

Besterik adierazi ezik, Gaëlle Hersent ondoko lanen marrazkilaria da.

  • Dis-moi en qui tu crois, Gaëlle Tertrais-en testuak, Mame, coll. «La foi chrétienne expliquée aux enfants» bilduma, 2013 ISBN 978-2-7289-1747-1 (BNF 43706364)
  • La patrouille des oies, Viviane Faudi-Khourdifi-ren testuak, Talents hauts, 2014 ISBN 978-2-36266-105-1 (BNF 43845684)
  • Les enfants du labyrinthe, Claude Carré-ren testuak, Auzou, «Pas de géant» bilduma, 2015 ISBN 978-2-7338-3402-2 (BNF 45096178)
  • Sauvage: biographie de Marie-Angélique Le Blanc: 1712-1775, Serge Aroles-en lanetan oinarritua; Aurélie Bévière eta Jean-David Morvan-en gidoia, Delcourt, Mirages bilduma, 2015 ISBN 978-2-7560-3551-2 (BNF 44261572)
  • Dans les cuisines de l'Histoire, 2. liburukia: À la table du Roi-Soleil, Rutile-ren gidoia, Le Lombard, 2017 ISBN 978-2-8036-3744-7 (BNF 45276516)
  • Le Boiseleur, 1. liburukia: Les Mains d'Ilian, Hubert-en gidoia, Soleil, Métamorphose bilduma ISBN 978-2-302-07778-2 (BNF 45827969)
  • Le Boiseleur, 2. liburukia: L'esprit d'atelier, Hubert-en gidoia, Soleil, Métamorphose bilduma ISBN 9782302098480
  • Calamity Jane, Marie Bardiaux-Vaïente-ren gidoia, Farid Ameur-en aholkularitza historikoa, Glénat/Fayard, «La Veritable Histoire Du Far-west» bilduma, 2024 ISBN 9782344059760.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Gaëlle Hersent» artikulutik itzulia izan da, 2025-03-13 data duen 223854462 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-03-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Entretien avec Gaëlle Hersent» Les Sentiers de l'Imaginaire - sdimag.fr 2015eko urtarrila (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).
  2. (Frantsesez) «Des dessins sur la Guyane à l'atelier Frou Frou de L'Houmeau» Charente libre 2008ko urtarrilaren 26a..
  3. (Frantsesez) «Coup de pouce. Deux projets solidaires récompensés par la Mutualité» Chrante libre 2008-05-08..
  4. Capitaine Kosack. (24 juin 2015). Sauvage : Nature contre culture au siècle des Lumières ?. ..
  5. Entretien avec Gaëlle Hersent. janvier 2015..
  6. (Ingelesez) «Serge Aroles» data.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  7. (Gaztelaniaz) «Résumé Sauvage : Biographie de Marie-Angélique Le Blanc (1712-1775) (Personnages et Analyse)» livreresume.com 2024-06-15 (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  8. «Prix des jeunes lecteurs. Les lauréats sont...» Le Télégramme 30 janvier 2016..
  9. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Axolot -3- Histoires extraordinaires & sources d'étonnement - Volume 3» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  10. (Frantsesez) Desnoës, Estelle. (2016-12-24). «Incroyables mais vraies !» Charente libre..
  11. (Frantsesez) Perroud, A.. (2017-05-01). «Dans les cuisines de l'Histoire 2. À la table du Roi-Soleil» www.bdgest.com (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  12. (Frantsesez) Roure, Benjamin. (2019-10-25). «Le Boiseleur 1 - Les Mains d'Illian» BoDoï (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  13. (Frantsesez) Milette, J.. (2022-08-25). «Le boiseleur -2- L'esprit d'atelier» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  14. (Frantsesez) Milette, J. (2024-10-17). «La véritable Histoire du Far West -6- Calamity Jane» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  15. (Frantsesez) bdegalitsg. Créatrices | Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme. (Noiz kontsultatua: 2025-03-14).
  16. (Frantsesez) Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme. (Noiz kontsultatua: 2025-03-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]