Gabbi Tuft
Itxura
| Gabbi Tuft | |
|---|---|
(2021) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | San Frantzisko, 1978ko azaroaren 1a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Santa Rosa Junior College (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | borrokalari profesionala |
Gabbi Tuft (San Frantzisko, Kalifornia, 1978ko azaroaren 1a) estatubatuar borrokalari profesional ohia da. Tyler Reks borrokalari izenarekin WWEn aritu izanagatik ezaguna da.[1]
2014an borroka profesionaletik erretiroa hartu eta gero, marketinaren arloan egiten du lan. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, 2021eko otsailean bere burua emakume transgenerotzat aurkeztu zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Cayado, Nahikari. (2021-02-05). «Gabbi Tuft, WWEko superizarra, transgenero gisa aurkeztu da: «Hau naiz ni, lotsarik gabe, ni»» El Correo (kontsulta data: 2021-02-08).