Edukira joan

Gabonetako argiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasteizko udaletxea Gabonetako argiekin apaindua 2023an.

Gabonetako edo Eguberrietako argiak girlanda argitsuak dira Eguberrietan eta aurreko egunetan argiak, eraikinak, kaleak, merkataritza guneak eta etxe barruak apaintzeko erabiltzen dira. Piztutako argi multzo horrek, Abendualdia hasi eta Gabonak amaitu arte, jaia solemnizatzeko eta kaleak argiztatzeko funtzioa.[1] Herri batzuetan, argiak pizten diren egunean, ospakizun edo ekinyza bereziak egiten dira.[2]

Euskaraz zoriontzea eta Olentzero Donostiako 2015eko argietan.

Eguberriaren ospakizunak, zentzu zabalean, neguko solstizioa laudatzen du, argia berriro itzuli eta iluntasuna amaitzen denean. Eguberrietako argiek hotzaren eta gau luzeen ondoren, bizia itzuliko dela sinbolizatzen dute.[3]

Dekorazio-mota hori 18. mendean sortu zen, alemaniar klase dirudunak beren etxeetako Gabonetako zuhaitzak kandelekin apaintzen hasi zirenean. 20. mendean ezagun egin ziren argi elektrikoz argiztatutako Gabonetako zuhaitzak, gerora espazio publiko eta pribatuen apaindura elektrikoari bidea irekiz. Zenbait herrialdetan —Estatu Batuetan, adibidez— ohitura horrek garrantzi handia hartu zuen 1960ko hamarkadatik aurrera etxebizitza partikularrak dekoratzean. XX. mendearen amaieran, ohitura hori Mendebaldekoak ez ziren beste herrialde batzuetan ere zabaldu zen, Japonian, adibidez.[4]

Gabonetako argien teknologia aldatuz joan da denborarekin. Hasieran, bonbillak zituzten kriseilu oinarrizkoak erabili ohi ziren. 21. mendean, Edisson erako bonbillak fabrikatzea debekatu egin da Europa osoan, elektrizitate-kontsumoa murrizteko. Hori dela eta, lehengo argiak ordezten diren heinean, argia igortzen duten diodoak edo LEDak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, eta, aldi berean, elektrizitate-kontsumoa nabarmen murrizten ari dela uste da.[5]

Arrazoi sendoak daude gehiegizko argia gastu ez eutsigarritzat jotzeko, eta zenbait erakundek murrizketa eskatzen dute, batez ere Gabonetan. Argi kutsadura eragiten dutela ere salatu izan da.[6]

Argiak jarri eta ordaintzen dituzten udalak kontraesanean egon daitezke; izan ere, alde batetik, garapen jasangarriaren eta energia aurreztearen aldeko proposamenak babesten dituzte, eta, bestetik, Gabonetako argiei diru-laguntzak ematen dizkiete.

Eutsigarritasun kezken aurrean, urterik urte gastua murrizten saiatzeko ahaleginak egin dira,[7] [8] eta baita beste enfoke batzuk, parte-hartzaileak kitsch elementuen ordez auzotarren partehartzea sustatzeko.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Llums de Nadal» artikulutik itzulia izan da, 2024-12-16 data duen 34364272 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-12-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]