Gabonetako ikuskizuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabonetako ikuskizuna
Jatorria
Egilea(k)Pedro Ignazio Barrutia
Argitaratze-data1750
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Gabonetako ikuskizuna[1] (gaztelaniaz, Acto para la Nochebuena) Pedro Ignazio Barrutia arabarrak 1750 inguruan idatzitako antzezlana da.

1897an argitaratu zuen lehenengo aldiz Resurreccion Maria Azkuek, Euskalzale aldizkarian, Juan Carlos Guerrak haren eskuetan eskuizkribuaren kopia bat ipini ondoren. Ia mende bat geroago Gabriel Arestik antzezlan honen literatur balioa aldarrikatu zuen, eta urte batzuk igarota Arabako Foru Aldundiak berriro argitara eman zuen 1983an. Gaur egun ere modu irekian irakur daiteke.interneten [2]

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxurari dagokionez, ekitaldi bakarreko antzezlan honetan elkarrizketak mendebaleko euskaraz idatzita daude eta tarteka hika erabiliz, egilea Aramaion jaio eta Arrasaten bizi izan baitzen. Hala ere, zatien arteko azalpenak emateko gaztelaniaz erabili zituen egileak, bai eta pertsonaia batzuei izenak emateko ere.

Bestela, bertsotan antolatuta dago, neurri bat baino gehiago erabiliz.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza Jesukristoren garaiko Betleemen eta XVIII. mendeko Arrasaten gertatzen da, tartekatuz, pertsonaiak alde batetik Virgen, San José, Angel, Luzifer, Asmodeo eta Berzebu izanda, eta bestetik Ministro, Gracioso, Tomás, Chato, Mari Gabon, Lorenzo, Beltrán, Aricha, Aseginzoro eta Gabriel.

Hain zuzen ere kritikoen ustez, bikoiztasun-joko hau da obrari originaltasun eta berezitasuna ematen diona.

Azkenik, ekitaldi bakar honetan hiru zate bereiz daitezke:

  • Lehenean, planteamendua adierazten da.
  • Bigarrenean, bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da.
  • Hirugarrenean, bekatariaren konbertitzea erakusten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]