Gabriel Celaya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gabriel Celaya
Gabriel Celaya bere lantokian.jpg
Bizitza
Jaiotza Hernani1911ko martxoaren 18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1991ko apirilaren 18a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Amparo Gastón
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea eta Ingeniaria
Genero artistikoa olerkigintza
www.gabrielcelaya.com

Gabriel Celaya[1], izen osoa gaztelaniaz Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta Cendoya,[2] (Hernani, Gipuzkoa, 1911ko martxoaren 18a - Madril, 1991ko apirilaren 18a) gaztelaniaz idatzi zuen euskalerritar idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabriel Celaya Hernanin jaio arren, egun gutxi zituela ekarri zuten Donostiara, eta han igaro zuen haurtzaroa. Aita, Luis Múgica Leceta, jatorri apalekoa izanagatik, industriarekin lotutako enpresa bat sortzea lortu zuen. Ama, Ignacia Celaya Cendoya, aitarena baina klase goragoko mediku, musikari eta abenturazale familia batekoa zen.[3]

Izen osoa Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta Cendoya zen. Lehengo liburua Rafael Múgica bezala sinatu zuen, izatez, Celayak berak adierazi zuenez, "gerora, jada, familiaren enpresa batean lanean ari nintzela, Administrazio Kontseilutik esan zidaten ingeniari batek bertsoak idazten zituela jakiten bazen, horrek kalte egin ziezaiokeela enpresaren sinesgarritasunari. Hortaz, nire bigarren izen-abizenetara jo nuen, eta horrela jaio zen Gabriel Celaya".[4] Hala ere, Juan de Leceta bezala sinatu zituen zenbait liburu ere, hots, hirugarren izen-abizenak erabilita, Gabriel Celaya izenarekin behin betikoz geratzea erabaki zuen arte.

Literatura ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936. urtean, gerra hasi baino lehen, Gustavo Adolfo Bécquerren mendeurreneko saria eman zioten La soledad cerrada (Bakartasun itxia) poema liburuagatik (1947an argitaratua). 1927ko belaunaldiko poetekin harremanak izan bazituen ere, bera 36ko belaunaldiko poetatzat hartua izan da. «Poesia soziala» delakoaren teorizatzaile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen hasieran. Alegia, Celayarentzat, «poesia, mundua aldatzeko tresna da». Azken urteetan, ordea, joera horretatik aldendu eta lurrarekin, itsasoarekin eta paisaiarekin lotuago sentitzen du bere burua. Bere kezka nagusia da gizona kosmosaren barruan kokatzea. Filosofo presokratikoek eraginda, Celayak berak orfikoa deitzen duen poesia mota egin zuen, orduan. Ehun liburu inguru idatzi zituen guztira, genero guztietakoak (poesia, antzerkia, eleberria, saiakera); gainera, gaztelarazko idazle klasikoen azterketak eta gaztelaniarako itzulpenak ere egin zituen (Rimbaud, Paul Éluard, Rainer Maria Rilke). Celayaren literatura teoria ulertzeko ezinbestekoak dira saio liburuak irakurtzea: Poesía y verdad (1960), Inquisición de la poesía (1972). Hauek ditu lan nagusietako batzuk: lehena, Marea del silencio (Ixiltasunaren itsasaldia, 1935), Las cartas boca arriba (Kartak ahoz gora, 1951), Cantos Iberos (Iberiako kantuak, 1955), Baladas y decires vascos (1965, Euskal baladak eta esaerak), Cantos y mitos (Kantak eta mitoak, 1983), etab. 1990ean azken poema liburua argitaratu zuen, Orígenes, gaztelaniaz eta euskaraz. Lehentxeago argitaratu zuen Gaviota (Kaioa) argitarapen elebiduna hau ere, Celayaren obraren antologia nagusia.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olerkigintza
    • Marea del silencio, 1935
    • La soledad cerrada, 1947
    • Movimientos elementales, 1947
    • Tranquilamente hablando, 1947
    • Objetos poéticos, 1948
    • El principio sin fín, 1949
    • Se parece al amor, 1949
    • Las cosas como son, 1949
    • Deriva, Alicante, 1950
    • Las cartas boca arriba, 1951
    • Lo demás es silencio, 1952
    • Paz y concierto, 1953
    • Ciento volando (con Amparo Gastón), 1953
    • Vía muerta, 1954
    • Cantos iberos, 1955
    • Coser y cantar (con Amparo Gastón), 1955
    • De claro en claro, 1956
    • Entreacto, 1957
    • Las resistencias del diamante, 1957
    • Música celestial (con Amparo Gastón), 1958
    • Cantata en Aleixandre, 1959
    • El corazón en su sitio, 1959
    • Para vosotros dos, 1960
    • Poesía urgente, 1960
    • La buena vida, 1961
    • Los poemas de Juan de Leceta, 1961
    • Rapsodia eúskara, 1961
    • Episodios nacionales, 1962
    • Mazorcas, 1962
    • Versos de otoño, 1963
    • Dos cantatas, 1963
    • La linterna sorda, 1964
    • Baladas y decires vascos, 1965
    • Lo que faltaba, 1967
    • Poemas de Rafael Múgica, 1967
    • Los espejos transparentes, 1968
    • Canto en lo mío, 1968
    • Poesías completas, 1969
    • Operaciones poéticas, 1971
    • Campos semánticos, 1971
    • Dirección prohibida, 1973
    • Función de Uno, 1973
    • El derecho y el revés, 1973
    • La hija de Arbigorriya, 1975
    • Buenos días, buenas noches, 1978
    • Parte de guerra, 1977
    • Poesías completas (Tomo I-VI), 1977-80
    • Iberia sumergida, 1978
    • Poemas órficos, 1981
    • Penúltimos poemas, 1982
    • Cantos y mitos, 1984
    • Trilogía vasca, 1984
    • El mundo abierto, 1986
    • Orígenes / Hastapenak, 1990
    • Poesías completas, 2001-04
  • Saiakera
    • El arte como lenguaje, 1951
    • Poesía y verdad, 1959
    • Juan Manuel Caneja, 1959
    • Exploración de la poesía, 1964
    • Castilla, a cultural reader (con Phyllis Turnbull), 1960
    • Inquisición de la poesía, 1972
    • La voz de los niños, 1972
    • Bécquer, 1972
    • Los espacios de Chillida, 1974
    • Lo que faltaba de Gabriel Celaya, 1984
    • Reflexiones sobre mi poesía, 1987
    • Ensayos literarios, 2009
  • Prosa
    • Tentativas, 1946
    • Lázaro calla, 1949
    • Penúltimas tentativas, 1960
    • Lo uno y lo otro, 1962
    • Los buenos negocios, 1965
    • Memorias inmemoriales, 1980
  • Drama
    • El relevo, 1963
    • Ritos y farsas. Obra teatral completa, 1985

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Celaya idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zelaia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz)  «Biografía (1911 - 1929)», Gabriel Celaya (Gipuzkoako Foru Aldundia), http://www.gabrielcelaya.com/biografia.php. Noiz kontsultatua: 2011-1-9 .
  3. (Gaztelaniaz)  Historia de mis libros, http://www.gabrielcelaya.com/historiademislibros.php. Noiz kontsultatua: 2016-4-23 .
  4. (Euskaraz)(Gaztelaniaz)  Gorrotxategi, Aritz; Barriola, Arkaitz (2016), Gabriel Celaya 25. 1911-1991, E.P.E. Donostia Kultura, 6. orrialdea, ISBN 978-84-608-6834-7 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Celaya Aldatu lotura Wikidatan