Gabriel Fauré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabriel Fauré
Gabriel Fauré Paul Nadar 1905.JPG
Bizitza
Izen osoa Gabriel Urbain Fauré
Jaiotza Pamiers1845eko maiatzaren  12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1924ko azaroaren  4a (79 urte)
Hobiratze lekua Passy hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Marie Fauré Itzuli  (1883 -
Bikotea(k) Emma Bardac Itzuli
Marguerite Hasselmans Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Niedermeyer school in Paris Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Camille Saint-Saëns
Gustave Lefèvre Itzuli
Ikaslea(k) Maurice Ravel
Charles Koechlin
George Enescu
Nadia Boulanger
Émile Vuillermoz Itzuli
Louis Aubert Itzuli
Gretchen Osgood Warren Itzuli
Lucien Garban Itzuli
Raoul Laparra Itzuli
Émile Jaques-Dalcroze
Alfredo Casella
Emil Frey Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, organista, musikologoa, musika-irakaslea, piano-jotzailea, Kapera-maisua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Parisko Kontserbatorioa
La Madeleine eliza
Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala  (1892 -
Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala  (1905 -  1920)
Lan nabarmenak Requiem Itzuli
Élégie Itzuli
Piano Quintet No. 2 Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Camille Saint-Saëns
Mugimendua erromantizismoa
Impressionist musica Itzuli
Genero artistikoa opera
erromantizismoa
musika klasikoa
Musika instrumentua organoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Frantzia-Prusia Gerra
IMDb nm0269214

Gabriel Fauré (Pamiers, Frantzia, 1845eko maiatzaren 12a - Paris, Frantzia, 1924ko azaroaren 4a) frantses musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niedermeyer eta Saint-Saënsen ikasle izan ondoren, kapera-maisu (1877) eta organo-jotzailea (1896) izan zen Madeleine elizan.

Kontserbatorioko irakasle eta zuzendari izan zen (1905-1920). Bere ikasle izan ziren, besteak beste, Maurice Ravel, N. Boulanger, G. Enesco, F. Schmitt, Ch. Koechlin eta R. Ducasse.

1903az geroztik, gorreriak jota, bizitza latza izan zuen. Hezkuntzaz klasikoa eta tradizionalista zen, eta kantu gregorianoaren moduak erabili zituen harmoniaren esparrua zabaltzeko. Organo-jotzailea izan arren ez zuen organorako konposatu, baina melodian, pianorako eta ganbera-musikan gailendu zen.

Debussyrekin eta Ravelekin aldera daiteke bere obren edertasunagatik eta sakontasunagatik. Bera izan zen, Frantziako musikarien artean, antzinako Greziako eskalak estilo modernoan erabili zituen lehena. Prométhée (1900) eta Pénélope (1913) operak idatzi zituen, musika sinfonikoa, ganberakoa, pianorako 50 lan inguru (barkarola, nokturno eta impromptusak), eta Requiem bikain bat.

Frantziatik kanpora ez zuen entzute handirik izan aski berandu arte, baina gaur egun Frantziako musikagilerik handienen artean daukate.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Fauré Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]