Gabriel Manterola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabriel Manterola
Bizitza
Jaiotza Zeanuri1890eko martxoaren  18a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Zeanuri1977ko uztailaren  6a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea eta apaiz katolikoa
Kidetza Euskaltzaindia

Gabriel Manterola Urigoitia (Zeanuri, Bizkaia, 1890ko martxoaren 18a - Zeanuri, Bizkaia, 1977ko uztailaren 6a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz ikasketak. 1915-1932 urteetan Eibarren egon zen apaiz. Euskaltzain urgazlea izan zen 1919az geroztik, eta Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten 1968. urtean.

Jaungoiko-Zale, Ekin, Yakintza, Zeruko Argia eta Redención agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

1937-1948 urteetan Ingalaterran bizi izan zen. Urte hartan bertan, Zeanurira itzuli eta hango erretore izan zen.

Manterolarenak dira: Goiz-izpiak (1921, olerkiak), Euskal Egunetako Itzaldia (1922), Santuen bizitza laburrak (1925).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]