Edukira joan

Gabriel Maria Laffitte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Maria Laffitte

Donostiako alkate

1917 - 1917
Eustaquio Inciarte - Mariano Zuaznabar
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1881eko apirilaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1945eko irailaren 20a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta abokatua

Gabriel Maria Laffitte (Donostia, 1881ko apirilaren 12 - 1945ko irailaren 20) donostiar kazetari, abokatu, politikari eta alkatea izan zen. Gipuzkoako Motorren Errege Klubeko lehendakaria izan zen, Administrazio Zibileko nagusia eta 1912an Hezkuntzako Delegatua izan zen probintzian. 1909an zinegotzi aukeratu zuen eta, 1917an, Donostiako alkate[1]. El Pueblo Vasco de Donostia-San Sebastián egunkarian "Gil Baré" gisa sinatzen zituen artikuluak. Bere artxibo pertsonala Hendaian gordetzen da[2].

Idazle gisa hainbat liburu argitaratu zituen, tartean Andanzas y correrías (1914), La Venus del Antiguo (1936) eta Aspaldiko gauzak (1936). Urte hartan beste bi liburu zituen prest (El coktail de mis coktails eta Diccionario del Humorismo), baina Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz ez ziren argitaratu. Pertsona txantxazalea zen, eta horregatik oso ezaguna hirian. Berak egindako txantxetako batzuk belaunaldiz belaunaldi igaro dira[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) infobide.com. «Gabriel Mª Laffitte. Alcalde de San Sebastián - Revista San Sebastián» www.revistasansebastian.com (kontsulta data: 2026-01-02).
  2. (Gaztelaniaz) Moyano, Alberto. (2024-04-02). «Así acabó en Hendaia el archivo familiar de un alcalde de San Sebastián» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-01-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Laffitte Ruiz, Gabriel María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-01-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]