Gabriel Urralburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Urralburu
Gabriel Urralburu (cropped).jpg
Escudo del gobierno de Navarra.svg
Nafarroako Gobernuko lehendakari

1984ko maiatzaren 15a - 1991ko urriaren 19a
Jaime Ignacio del Burgo - Juan Cruz Alli
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako parlamentari

1983ko maiatzaren 8a - 1995eko maiatzaren 28a
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 15a - 1982ko abuztuaren 31
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 2a - 1982ko abuztuaren 31
Barrutia: Nafarroa
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 2a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaEzkaroze1950eko azaroaren 6a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, politikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaNafarroako Alderdi Sozialista
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Gabriel Urralburu Tainta (Ezkaroze, Nafarroa, 1950eko azaroaren 6a - ) politikaria da, 1984 eta 1991 bitartean Nafarroako lehendakari[1] izandakoa. Zientzia teologiko eta moraletan lizentziaturik, apaiza izan zen 1984an utzi arte.

Frankismoaren kontrako kristaua, Victor Manuel Arbeloaren eskutik PSOEn sartu zen 1973an. Alderdiaren antolakuntza Nafarroan zuzendu zuen. Francoren ondoko lehen hauteskunde demokratikoetan (1977ko ekainaren 15ean) PSOEko zerrendaburu izan zen Nafarroan, Diputatuen Kongresurako eserlekua lortuz. 1979ko martxoaren 1eko hauteskundeetan berriro aukeratu zuten.

Nafarroan, 1979ko apirileko hauteskundeetan PSOEren zerrendaburua izanda, 15 eserleku erdietsi zituen, eta bigarren alderdia bihurtu ziren. 1980 eta 1982 bitartean Estatuarekin Nafarroako Foruen Hobekuntzaren gaineko eztabaidetan parte hartu zuen.

Nafarroako sozialistak PSE-EEren barnean izan ziren 1982 arte, hots, PSN sortu arte. Gabriel Urralburu lehen idazkari orokor hautatu zuten.

Nafarroako Parlamenturako lehen hauteskundeetan, 1983an, PSOEren zerrendaburua izan zen berriro. Gobernua osatu ahal izanda, Nafarroako lehen lehendakari bilakatu zen. Hurrengo hauteskundeetan (1987an) berriz irabazi zuen, eta berriz osatu zuen gobernua. Hurrengoetan (1991n), halere, 19 eserleku lortu arren (orain arte PSNk inoiz eskuratu duen kopuru handiena), oposiziora igaro behar izan zuen, Juan Cruz Alliren UPNk 20 erdietsi baitzituen. Izan ere, Nafarroako eskuin osoa zerrenda berean aurkezten zen lehen aldia baitzen.

Hurrengo urteetan ustelkeria egotzi zioten Urralbururi, obra publikoak esleitzearen truke dirua jasotzeagatik. Hori dela eta, 1998an Nafarroako Entzutegiak 11 urteko kartzela-zigorra eta 780 miloi pezetako isuna ezarri zizkion. 2001eko martxoan, aldiz, Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxealdia 4 urtera murriztu zuen. Auzi berean, Urralbururen emaztea, Antonio Aragón (Obra Publikoen kontseilaria), haren emaztea, Luis Roldán (Guardia Zibilaren zuzendaria) eta Jorge Esparza diruzaina ere kondenaturik izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sinonimoak dira lehendakari eta presidente izenak, baina Nafarroako Gobernukoa (Eusko Jaurlaritzakoa bezala) lehendakari da ofizialki: «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde politiko nagusia da» dio Nafarroako Foru Erkidegoko webgune ofizialean Nafarroako Lehendakaritzari eskainitako orriak.
María ChiviteUxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu