Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria



Uruguaiko kontsul



Bilboko bake-epaile

Bizitza
JaiotzaBilbo1814ko otsailaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDeustu1890eko abuztuaren 10a (76 urte)
Familia
AitaJose Antonio Ybarra De los Santos
AmaJerónima Genoveva Gutiérrez de Caviedes y de la Losa
Ezkontidea(k)María del Rosario Inocenta Aranbarri Mancebo
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfinantzaria, enpresaburua eta politikaria

Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes (Bilbo, 1814ko otsailaren 2a - 1890eko abuztuaren 10a) Bilboko finantza gizon bat izan zen, Ybarra negoziolari familiakoa, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat izatearren ezaguna. Jose Antonio Ybarraren laugarren haurra izan zen.

Aitaren heriotzan, lau milioi errealeko fortuna jaso zuten seme-alabek, eta Juan anaiak, Cosme Zubiria koinatuak eta hirurok sozietate bat sortu zuten. Juan anaiaren aldean, Gabriel bakeosoa izan zen, lasaia, malenkoniara emana, eta negoziatzaile abila.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1840 eta 1845ean hiribilduaren erregidorea izan zen; 1841ean Gernikako Batzar Nagusietan ahaldundua; 1857an Bilboko Aurrezki Kutxako bokala, 1863an Bizkaiko Jaurerriak Asilo bat ezartzeko izendatua, eta urte berean Uruguaiko kontsula, 1857an Bilboko bake-epailea, 1857an Bizkaiko Instrukzio Publikorako Batzordeko bokala, 1857an, hurrengo urtean, Probintziako Estatistika Batzordeko bokala, Merkataritza Auzitegiko Priorra 1865ean.

Bizkaiko Diputazioko lehendakaria izan zen, Parisko Erakusketako Batzarreko kidea 1867an, Erroldakoa 1869an, eta Bilboko Karitatekoa 1869an. 1872an Vienako Erakusketaren Batzordeak eta Tuteratik Bilborako trenbidearen bokal izendatu zuten urte berean. Nekazaritzako komisarioa, Arantzelen Aholku Batzordekoa eta Marina Nazionalaren Sustapenekoa, Deustuko Kristau Anaien Eskoletako fundatzaile eta zaindaria, Villanasko markesak eta Penafloridako kondeak Foruen berrezarpena kudeatzeko mandataria, eta abar.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Díaz Morlán, Pablo. «GABRIEL YBARRA GUTIÉRREZ DE CABIEDES» Asociación Española de Historia Económica (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]