Gabriele D'Annunzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabriele D'Annunzio
Gabriele D'Annunzio 02.jpg
Italiako Erresumako diputatua

1897ko apirilaren 5a - 1900eko maiatzaren 17a
Bizitza
Jaiotza Pescara1863ko martxoaren 12a
Herrialdea  Italiako Erresuma
Heriotza Gardone Riviera1938ko martxoaren 1a (74 urte)
Hobiratze lekua Vittoriale degli italiani Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Bikotea(k) Eleonora Duse
Alessandra Carlotti di Rudinì Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Erromako La Sapienza Unibertsitatea
C/O Convitto Nazionale Cicognini Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, politikaria, soldadua, poeta, kazetaria, idazlea, saiakeragilea, gidoilaria eta hegazkinlaria
Lantokia(k) Rijeka
Lan nabarmenak Il Piacere Itzuli
Le vergini delle rocce Itzuli
Francesca da Rimini Itzuli
The Intruder Itzuli
Q56876094 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Belgium Royal Academy of French language and literature Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Italian Army Itzuli
Gradua teniente koronel
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Historical Right Itzuli
The Extreme Itzuli
Italian Nationalist Association Itzuli
IMDb nm0195339
D'Annunzio signature.svg

Gabriele D'Annunzio (Pescara, Italia, 1863ko martxoaren 12aGardone Riviera, Italia, 1938ko martxoaren 1a) italierazko idazlea izan zen. Jatorri aristokratikokoa, artista eta ekintza-gizona, bikaintasunaren eta handitasunaren amets ederraren atzetik ibili zen beti, nola bizitzan hala literaturan. Italiako idazle ospetsuenetariko bat da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospea ekarri zioten lehen obra lirikoetan —Primo Vere (1879) eta Canto novo (1882)—, Giosuè Carducciren eragina agerikoa izan arren, atsegina eta bizitzeko alaitasun paganoaren gaia azaltzen zuen. Ondoko kontakizun-liburuetan, Terra vergine (1883), Libro delle vergini (1884) eta San Pantaleone (1886), Italiako verismoa eta dekadentzia-mugimendua lotu zituen. La Chimera (1885-1888), Elegie romane (1887-1891), Odi navale (1891-1893) poema-sailetan dekadentismo hori finkatu egin zen. Il piacere (1989), Giovanni Espicopo (1892), L'innocente (1893) eleberriak erotismoaren himnoak dira zinez, erromatar aristokrata ustelduen artean izaniko esperientziak gogora ekartzen dituztenak.

Geroago, haren eleberrigintzak Nietzscheren eragina, borondatearen garaipena eta heroismoa erakusten zuen: Il trionfo della morte (1894), Le vergini delle rocce (1894), Il fuoco (1899). Eragin hori nabaria izango da haren antzerkian ere: Francesca da Rimini (1901), La Figlia di Iorio (1903), Fedra, (1909). Heroismoaren goresmen hori «atsegin basa»rekin batean agertuko da haren poesia-obra nagusia osatzen duten lau liburukietan: Laudi del cielo, del mare, della terra e degli eroi (1902-1912). 1909an, bere bizitza pribatuko eskandaluek eta zorrek hartaraturik, Frantzian babestu behar izan zuen, eta antzezlan zenbait frantsesez ondu zituen, besteak beste Debussyk musikaturiko Le martyre de Saint Sébastien.

1915ean, Italiara itzulirik, abertzale sutsu agertu zen, bai eta Italiak Lehen Mundu Gerran esku hartzearen aldeko ere; gerran parte hartu zuen, eta zauritu egin zuten (1916). Gero, 1919an, Fiume hiria (orain Rijeka izena du, eta Kroaziakoa da) hartu zuen, 2000 italiar nazionalisten buru. Gehienbat italiar biztanleak zituen hiri hori Parisko Bake Biltzarrean Italiarengandik banantzea proposatu izanari erantzun nahi zioten horrela. 1920an, Fiume utzi eta Vittorialeko egoitzara erretiratu zen. Faxismoaren aitzindari eta aldekoa izanik ere, idazlea erretiraturik bizi izan zen harrezkero. Azkenaldian bere betiko gai heroiko eta sentsualak erabili zituen: Il venturiere senza ventura (1924), Il compagno dalle occhi senza cigli (1926), Faville del maglio (1924-1928).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D'Annunzioren etxea Pescaran.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il piacere (1889)
  • Giovanni Episcopo (1891)
  • L'innocente (1892)
  • Il trionfo della morte (1894)
  • Le vergini delle rocce (1895)
  • Il fuoco (1900)
  • Forse che sì forse che no (1910)

Tragediak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La città morta (1899).
  • La Gioconda (1899).
  • Francesca da Rimini(1902). [1]
  • L'Etiopia in fiamme (1904).
  • La figlia di Jorio (1904).
  • La fiaccola sotto il moggio (1905).
  • La nave (1908).
  • Fedra (1909).

Ipuin bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Terra vergine (1882)
  • Le novelle della Pescara (1884–1886)

Poesia liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Primo vere (1879)
  • Canto novo (1882)
  • Poema paradisiaco (1893)
  • Laudi del cielo, del mare, della terra e degli eroi (1903–1912) bost liburu:
    • Maia (Canto Amebeo della Guerra)
    • Elettra
    • Halcyon
    • Merope
    • Asterope (La Canzone del Quarnaro)
  • Ode alla nazione serba (1914)

Autobiografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Leda senza cigno
  • Notturno
  • Le faville del maglio
  • Le cento e cento e cento e cento pagine del Libro Segreto di Gabriele D'Annunzio tentato di morire o Libro Segreto

Gutunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Solus ad solam, hil ondoren argitaratuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriele D'Annunzio Aldatu lotura Wikidatan
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Gabriele D'Annunzio