Edukira joan

Gabriella Dorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriella Dorio

Bizitza
JaiotzaVeggiano, 1957ko ekainaren 27a (68 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua55 kilogramo
Altuera168 zentimetro, 167 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14353584 Edit the value on Wikidata

Gabriella Dorio (1957ko ekainaren 27an jaioa, Veggiano-n, Veneto-n) italiar atleta ohia eta urrezko domina olinpikoa da. Bi domina irabazi zituen, senior mailan, nazioarteko atletismo lehiaketetan.[1]

Lehen aldiz 1976ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, seigarren postuan geratuz 1500 metroko lasterketan. Lau urte geroago proba bera egin zuen eta bosgarren postuan geratu zen Udako Olinpiar Jokoetan. Urrezko domina irabazi zuen 1982ko Europako Txapelketa Estalian, brontzezko domina 1982ko Europako Txapelketan, eta azkenik urrezko domina Los Angelesen egin ziren 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan, errumaniar Doina Melinte (zilarra) eta Maricica Puică (brontzea) garaituz. 65 aldiz aritu zen selekzio nazionalean 1973tik 1991ra.[2]

Titulu nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabriella Doriok 23 aldiz irabazi du banakako txapelketa nazionala.[3]

  • 7 garaipen 800 metroko lasterketan (1974, 1975, 1976, 1980, 1981, 1982, 1983)
  • 10 garaipen 1500 metroko lasterketan (1973, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984)
  • 2 garaipen 800 metroko lasterketa estalian (1978, 1979)
  • 2 garaipen 1500 metroko lasterketa estalian (1981, 1983)
  • 2 garaipen kros lasterketan (1976, 1983)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) "PODIO INTERNAZIONALE DAL 1908 AL 2008 - DONNE" (PDF). sportolimpico.it..
  2. (Italieraz) Annuario dell'Atletica 2009. FIDAL.
  3. (Ingelesez) "ITALIAN CHAMPIONSHIPS".. gbrathletics.com.