Gachet doktorearen erretratuaVincent van Goghek margotutako bi erretraturi emanten zaien izena da. Biak dira benetakoak, 1890eko ekainean margotuak, Van Goghen azken hilabeteetan. Bietan agertzen da Gachet doktorea, mahai baten gainean bermaturik eta burua eskuineko besoan jarrita duela, baina aise bereizten dira elkarrengandik.
Egun, aldaera bat PariskoOrsay museoan dago, eta bigarrena bilduma pribatu batean. Bigarren hori 1990ean 82.5 milioi dolarretan saldu zen.