Gae Aulenti

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gae Aulenti
Aulenti02.jpg
Bizitza
Jaiotza Palazzolo dello Stella1927ko abenduaren 4a
Herrialdea Italiako Erresuma
 Italia
Heriotza Milan2012ko urriaren 31 (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Politecnico di Milano
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa
Jasotako sariak
IMDb nm0042038

Gaetana Aulenti (jaiotzez: Gaetana Aulenti; Palazzolo dello Stella, Udine, 1927ko abenduaren 4a - Milan, 2012ko urriaren 31), italiar arkitektoa izan zen.

1954an, Milango Politeknikoko Arkitektura Fakultatean lizentziadun bihurtu zen, eta Ernesto Nathan Rogersek zuzendutako Casabella izeneko aldizkariarekin bere elkarlana hasi zen.

Gae Aulentik eraberritutako Orsay Museoa.

Aulenti, nazioarteko arkitekturan arrasto sakon bat utzi duen emakume urrietako bat da, batzuetan polemikoa izan zena, baita antzerki eszenografia eta diseinu industrialean ere. Bere arkitektura egitasmo azpimarragarrien artean, Veneziako Palazzo Grassi eta Parisko Orsay Museoaren birmoldaketak aipatu behar dira, ondorengo enkargu ugari ekarri zizkiotenak, 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsaleko Italiako pabilioia eta Montjuïceko Jauregi Nazionalaren erreforma, gaur egun, Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza dena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gae Aulenti Aldatu lotura Wikidatan