Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoa
Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Suitza |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema |
Historia | |
Sorrera | 1991 |
Ordezkatzen du | United Nations Disaster Relief Organization (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoa (ingelesez: United Nations Office for the Coordination of Humanitarian Affairs), ezagunago OCHA siglekin,[1] Nazio Batuen Erakundeko Idazkaritzaren dependentzia da. 1991ko abenduan sortu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 46/182 Ebazpenaren bidez. Ebazpenaren helburua da Nazio Batuen Erakundeak larrialdi konplexuei eta hondamendi naturalei ematen dien erantzuna hobetzea; nolabait, 1972tik zegoen Hondamendien Erantzunak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoa ordezkatzen zuen.[2]
OCHA berrantolaketaren emaitza izan zen 1998an, bulego zaharra hondamendi handiagoetan fokalizatzeko. OCHAren mandatua zabaldu egin zen erantzun humanitarioen koordinazioa, garapen politikoa eta laguntza humanitarioagatiko jarduera humanitarioei laguntza emateko.
OCHAko langileak 1.000 pertsona baino gehiago dira, egoitza nagusietan banatuta: New York (AEB) eta Geneva (Suitza), 7 eskualde-bulego, 24 landa-bulego Afrikan, Latinoamerikan eta Kariben, Europan, Ekialde Ertainean eta Asian. 2008an bere aurrekontua 170 milioi dolar estatubatuar ingurukoa izan zen, gehienak NBEko estatu kideetatik eta emaileetatik etorriak. OCHA Gai Humanitarioak Koordinatzeko eta Larrialdiei Erantzuteko idazkariordeak zuzentzen du, gaur egun, 2024tik, Thomas Fletcher britainiarra.[3]

Gai humanitarioei buruzko informazio zuzena zabaltzeko, OCHAk helburu osagarriak dituzten bi albiste-zentro sortu ditu: IRIN (The New Humanitarian) eta ReliefWeb.
OCHAk 2016ko Munduko Goi Bilera Humanitarioa antolatu zuen Istanbulen, Turkian. Behatzaile bat da Nazio Batuen Garapen Taldean.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2024/12/nazioarteko-lankidetza-hiztegia-2024-abendua.pdf
- ↑ https://documents.un.org/doc/resolution/gen/nr0/582/70/img/nr058270.pdf
- ↑ https://www.reuters.com/world/former-british-diplomat-tom-fletcher-named-un-aid-chief-2024-10-09/
- ↑ https://archive.today/20150422005215/http://archive.undg.org/index.cfm?P=13
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):OCHAren webgune ofiziala.
- (Ingelesez):The New Humanitarian webgunea.
- (Ingelesez):Reliefweb.