Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Gai kimiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lurruna eta ur likidoa: gai kimiko bakar baten —uraren— bi forma.

Kimikan, gai kimikoa edo substantzia kimikoa konposizio kimiko konstantea eta propietate bereizgarriak dituen materia forma bat da.[1] Ezin da osagaietan banatu banatze fisikoko metodoen bitartez[2], hau da, lotura kimikoak hautsi gabe. Gai kimikoak izan daitezke substantzia sinpleak, molekulak, konposatu kimikoak edo aleazioak[3].

Gai kimikoei, batzuetan "puru" deitzen zaie, nahasturengandik bereizteko. Gai kimiko baten adibide sinple bat ura izango litzateke; propietate berdinak ditu eta hidrogeno eta oxigenoaren arteko harreman berdina du erreka batetik hartuta zein laborategian sintetizatzen badugu. Beste substantzia kimiko sinple batzuk diamantea, urrea, gatz arrunta edo sakarosa izan daitezke. Hala ere, mundu errealean, gai kimiko gehienak ez dira guztiz puruak eta nahastura kopuru bat dute.

Solidoa, likidoa, gasa edo plasma izan daitezke, eta faseen artean alda daitezke presioa edo tenperatura aldatzen baldin bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.