Gainazal-tentsio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gainazal tentsio» orritik birbideratua)
Zapatariak gainazal-tentsioaz baliatzen dira uraren gainean ibiltzeko.

Gainazal-tentsioa erakarpen indarra da, edozein isurkariren gainazalaren azpian dauden molekulek gainazal-aire interfasean dauden molekulen gainean egiten dutena. Isurkarien molekula kontzentrazioa airearenarekin alderatuta askoz handiagoa delako gertatzen da. Gainazal tentsioak isurkariaren gainazalari azalera gutxitzeko joera agertzen duen mintz elastiko bat bailitzan jokarazten dio; horregatik dira esfera erakoak isurkarien tantoak. Isurkariaren gainazala banako batean handitzeko egin behar den lan gisa adierazten da, eta normalean dina/cm-tan neurtzen da. Merkurioak du isurkarien arteko gainazal tentsiorik garaiena tenperatura normalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]