Edukira joan

Gaindegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaindegia
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia eta Frantzia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2004
webgune ofiziala
65 urtetik gorako biztanleriaren portzentajea eskualdeka Euskal Herrian (Atlasa eus, Gaindegia)

Gaindegia Euskal Herriko ekonomiarako eta gizarte garapenerako behategia da, gizarte zibilaren ekimenez 2004an sortua. Eragile ekonomiko eta sozialez dago osatua, eta bere azterketetan osotasunean hartzen du Euskal Herria, muga administratiboez gain.[1]

Gaindegiaren egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean dago.

Gaindegiaren helburu nagusia nazio ikuspegiz Euskal Herriaren errealitate sozioekonomikoa ikertu eta ezagumendu hori gizartearen esku jartzea da. Euskal Herri osoan zenbat langabetu dagoen, zer Barne Produktu Gordin duen, per capita errenta, sektore ekonomikoak nola kokatzen diren, berrikuntza maila… Herri bati bete-betean eragiten dioten halako adierazleak muga administratiboez gaindi jorratzen zituen erakunderik ez zegoen lehenago, eta hutsune hori betetzeko sortu zen Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Ezagutza bildu, sortu eta zabaltzeko.[2]

eragile sozioekonomiko aktiboa izan nahi duenez, behaketa hutsetik haragoko lana ere egiten du. Hiru jardun-lerro hautatu ditu Gaindegiak:[3]

  • Euskal Herriaren argazki sozioekonomiko eguneratua landu, estatistikaren bitartez.
  • Argazki hori zabaldu eta edukiei buruz estamentuen artean gogoeta egin.
  • Izaera sozioekonomikoko muga administratiboez gaineko ekimenak sustatzen eta bultzatzen lagundu, bai enpresagintzan, bai ekinbide sozietarioetan eta bai bestetan.
« 2000. urtean, Euskal Herriko Barne Produktu Gordina (BPG) 57.629 milioi eurokoa zen, eta 2022rako 112.811 milioi eurora igo zen. Garai honetan, BPG biztanlekoaren hazkunde progresiboa egon zen, batez ere 2008ra arte, eta gero krisiaren ondorioz murrizketak izan ziren, adibidez, 2009ko -%3,8ko jaitsierarekin. Pandemiaren urteetan (2020) BPG berriro jaitsi zen, baina 2021ean berreskurapen azkarra izan zuen, %8,5eko hazkundearekin, eta 2022an %9,4koa izan zen, aurreko hamarkadan baino hazkunde handiagoarekin. »

—Gaindegia[1]

65 urtetik gorako biztanleriaren portzentajea Europan (Atlasa eus, Gaindegia)

Plataforma digitalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horretarako, batetik, sektorekako nahiz lurraldekako errealitate sozioekonomikoaren jarraipena egiten du elkarteak, eta, bestetik, sortzen duen ezagumendu hori aditu, ikerlari, profesional, kazetari eta gizarte osoaren esku jartzen du, hainbat jarduera eta ekimenen bitartez: txostengintza, plataforma digitalak (atlasa.eus, www.datuak.net, www.euskalgeo.net), telebista saioak (EuskalEgitura), mintegi eta hitzaldiak, gogoetak eta analisiak.

Hala, nazio garapenari lagunduko dioten ezagumendu eta jarrerak sustatzen laguntzen du elkarteak.

« Euskal Herriak 2010-2019 artean gizarte babeserako gastuaren BPGaren ehunekoa mantendu du, %23,8tik %24,3ra iritsiz. Hala ere, Europar Batasuneko batez bestekoa (%28,0) eta hainbat herrialde, hala nola Danimarka (%31,7) eta Alemania (%30,0), Euskal Herritik gorago kokatzen dira. 2019an, Euskal Herria %24,3ko tasa mantentzen du, Espainiako (%24,1) eta Greziako (%25,4) antzeko maila bat izanik, baina Europar Batasuneko batez bestekoa, Frantziako (%33,4) eta Finlandiako (%30,1) bezalako herrialdeekiko urrun dago. »

—Gaindegia[1]

Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzaren jopuntuan 2015ean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak zalantzazko legalitatea zuen polizia-txosten bat baliatu zuen Gaindegiaren kontra jotzeko, jasotako diru laguntza batzuei helegitea jartzeko. Gaindegia-ren inguruko 25 lagun zelatatu zituen poliziak, eta txosten batean jaso zuten haien jardun politikoaren berri: sindikatuetako afiliazioak, mugimendu sozialetako parte-hartzea, ordezkaritza-karguak, hautagaitzak, manifestazioetan eta bileretan parte hartu izana... Datu pertsonal ugari ziren. Gaindegiak Poliziaren ikerketaren berri izan zuen geroago epaiketa hura aurrera joan zenean. Epaileak kritikatu egin zuen era horretako ikerketa bat egin izana diru laguntzei helegitea jartzeko. Laguntzen auzia bera ere ebatzi zuen auzitegiak: ontzat jo zuen emandako laguntza.[4] Geroxeago 2021eko ekainean Gaindegia desegin egin behar zen diru-laguntzen faltan eta zailtasun ekonomikoengatik.[5]

2021eko krisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko ekainean desegin zen behatokia zailtasun ekonomikoengatik.[5] Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak albiste «ikaragarri txarra» zela esan zuen, eta «harriduraz eta kezkaturik» hartu zuen albistea Kike Amonarrizek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.[5] Geroago, zerbitzua berpiztea lortu zuten 2024an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «Euskal Herriko adierazleen galeria 2004 - 2024 | Gaindegia» www.gaindegia.eus (kontsulta data: 2026-01-27).
  2. ↑ «Gaindegia: 10 urte ezagutza sustatzen | Gaindegia» www.gaindegia.eus (kontsulta data: 2019-12-27).
  3. ↑ «Nor gara | Gaindegia» www.gaindegia.eus (kontsulta data: 2026-01-27).
  4. ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Gaindegia jopuntuan» Berria (kontsulta data: 2021-07-06).
  5. 1 2 3 Urdalleta Lete, Irati. (2021-07-03). «Gaindegiak bertan behera utzi du bere jarduna, arazo ekonomikoak direla eta» Berria (kontsulta data: 2021-07-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]