Gaito Gazdanov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaito Gazdanov

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1903ko azaroaren 23a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaMunich1971ko abenduaren 5a (68 urte)
Hobiratze lekuaSainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria eta prosalaria
Lan nabarmenak

Find a Grave: 68881583 Edit the value on Wikidata
Idazlea Parisen, 1934an.

Gaito Gazdanov (Гайто Газданов), benetazko izena: Georgi Ivanovich Gazdanov (Георгий Иванович Газданов; n. San Petersburgo, 1903ko abenduaren 6agreg./uztailaren 23ajul. - Munich, 1971ko abenduaren 5a) idazle eta kazetari osetiar-errusiarra. Erbestean hil zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgon jaio zen, Errusian sustraitutako baina jatorriz Osetiakoa zen familia batean. Siberian eta Ukrainan hazten da. Txikitan, aita eta bi ahizpak galtzen ditu. Boltxebikeen Iraultza hasi zen, eta 1919an, Errusiako Gerra Zibilaren erdian, Armada Zurian boluntario gisa aritu zen. 1920an, Krimeatik ebakuatu zuten, Piotr N. Wrangel baroiaren indarrekin. Galipolitik eta Konstantinoplatik igaro zen, eta han argitaratu zuen bere lehen kontakizuna, eta, azkenik, Shumenera (Bulgaria) joan zen; bertan amaitu zituen bigarren hezkuntzako ikasketak. Lehen emigrazioa deituriko errusiar erbesteratu asko bezala, ez zen bere herrialdera itzuliko.[2]

1923an Parisera iritsi zen, eta han bizimodua ahal izan zuen moduan atera zuen aurrera, besteak beste, Senako kaietako zamaketari gisa, Citroën-en muntaia-kate bateko langile gisa eta Hachette argitaletxeko bulegoko laguntzaile gisa. Azkenik, gaueko taxilari gisa jardun zuen 1928tik 1952ra, eta lan horri esker, idazketan jardun ahal izan zuen. Ikastaroak jasotzen jarraitu zuen Sorbonan, eta aktiboki parte hartu zuen Parisko komunitate errusiarraren kultur bizitzan: «Montparnasse ruso» zelakoaren eta Marc Slonim-en Кочевье (Kocheve, «Nomada») zirkulu literarioaren kide zen, eta Wsevolod de Vogt-ek antolatutako «estudio franko-errusiarra» zelakoaren topaketetan parte hartzen zuen. 1932an, Mijail Osorguinen eraginpean, «Frantziako Ekialde Handiko» logia masonikoan sartu zen, eta hierarkian maila altuak lortu zituen.[3] 1936an, Faina Dmitrievna Lamzaki greziarrarekin ezkondu zen. Bigarren Mundu Gerran frantziar erresistentziarekin bat egin zuen, judu iheslariei eta partisano sobietarrei laguntza eman zien eta, esperientzia horietan oinarrituta, frantsesez itzulitako zenbait lan argitaratu zituen. 1947an, emaztearekin batera, nazionalitate frantsesa jaso zuen.

1953an, Munichera joan zen, eta Georgi Cherkasov ezizenarekin kolaboratu zuen kazetari eta erredaktore gisa sortu berria zen «Radio Liberation» irratian (gerora, «Radio Liberty»).[4] Handik, programa kultural eta politikoak emititzen zituen. 1959an, Parisera itzuli zen irratiko berriemaile gisa, eta 1967an, Munichera itzuli zen eta bertan 1971n biriketako minbiziak jota hil zen. Sainte-Geneviève-des-Bois hilerri errusiarrean lurperatu zuten, Paristik gertu. Handik urte batzuetara, Osetiako komunitate artistikoak brontzezko hilarri bat eraiki zuen, Valeri Gérgiev orkestra-zuzendariaren babespean.

1975ean, bere biografo Laszlo Dienesen bitartez, bere alargunak egilearen artxibo pertsonala Harvard-eko Unibertsitateko Haughton Library-ri eman zion. 1988tik aurrera argitalpen ugari izan ziren Errusian, ia lan guztiak biltzen dituzten edizioak barne. 1998an Gaito Gazdanoven Lagunen Elkartea sortu zen Moskun.[5] Errusiar irakurleen artean duen ospearen ondorioz, bere lanak frantsesez eta serbieraz berrargitaratzen hasi ziren, eta ondoren beste hizkuntza batzuetan, bereziki ingelesez, espainieraz eta alemanez. Euskaraz lan bakarra dago.

Aukeratutako lanak ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar eleberri (azkena amaitu gabea), berrogei bat kontakizun eta saiakera literario eta kazetaritza-artikulu ugari idatzi zituen. Nahiz eta frantsesa menderatu, Vladimir Nabokovek ez bezala, errusieraz idazten eta argitaratzen jarraitu zuen, baina beti Errusiatik kanpo, emigrazioaren aldizkari literarioetan. Perestroikaren zain egon behar izan zen bere lanak lehen aldiz bere sorterrian argitaratzeko.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • An Evening with Claire, 1929, Вечер у Клэр)
  • The Flight, 1939, Полёт; first complete ed. 1992)
  • Night Roads, 1939–40, Ночные дороги)
  • The Spectre of Alexander Wolf, 1947–48, Призрак Александра Вольфа)
  • The Buddha's Return, 1949–50, Возвращение Будды)

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "The Beggar"
  • "Black Swans" (1930)
  • "Deliverance" (1936)
  • "The Mistake" (1938)
  • "Ivanov's Letters" (1963)

Gazdanov euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an 1947–48ko Призрак Александра Вольфа eleberria euskaraz plazaratu zen, Alexander Wolfen mamua izenburuarekin. Itzulpena Josu Zabaleta Kortabarriak egin zuen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]