Galaktosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Galaktosa
Identifikadoreak
CAS zenbakia 59-23-4 N
PubChem 439357
ChemSpider 388480 YesY
UNII X2RN3Q8DNE YesY
KEGG D04291 N
MeSH Galactose
ChEBI CHEBI:28061 YesY
ChEMBL CHEMBL300520 N
ATC kodea V04CE01,
V08DA02 (mikropartikulak)
Propietateak
Formula molekularra C6H12O6
Masa molarra 180.156 g mol−1
Dentsitatea 1.723 g/cm3
Fusio puntua

167 °C, 440 K, 333 °F

Disolbagarritasuna uretan 683.0 g/L
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
2
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Galaktosa formula duen monosakaridoa da, aldosa bat dena (COH taldea du lehenengo karbonoan). Sei karbono dituenez, hexosen taldean ere sailkatzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galaktosak bi enantiomero ditu, L- eta D-, baina monosakaridoetan ohikoa den bezala D-Galaktosa baino ez da agertzen naturan. Kate askea zein eraztunak osatuz aurkitzen da. Egitura ohikoena pirano (eraztun hexagonala) den arren furano (eraztun pentagonala) itxura ere har dezake. Galaktofuranosa ordea bakterio, onddo eta protozooetan baino ez da aurkitu[1].

Galaktosaren eraztunak
D-Galactose Haworth.svg

Garrantzia biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosarekin elkartzen denean laktosa disakaridoa sortzen du. Emakumeen ugatzetan sintetizatzen da. Gizakietan galaktosaren iturri nagusia laktosa bera da. Gibelean galaktosa glukosa bihurtzen da.

Galaktosa zelula mintzetako glukolipidotan ere agertzen da, gangliosidotan bereziki, neuronetan.

Historia eta etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1855 urtean E. O. Erdmann konturatu zen laktosaren hidrolisiak glukosa ez zen beste sustantzia bat ere sortzen zuela. 1856an Louis Pasteurrek galaktosa isolatzea lortu zuen.[2] Galaktosaren konfigurazioa Emil Fischer eta Robert Morrell zientzilariek zehaztu zuten 1894 urtean[3]

Izena Marcelin Berthelotek eman zion 1860an.[4] Grezierazko galaktos izenak «esnea» esan nahi du; galaktosa «esnetako azukrea» da, beraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Pam M., Nassau et al. (1996) «Galactofuranose Biosynthesis in Escherichia coli K-12: Identification and Cloning of UDP-Galactopyranose Mutase» Journal of Bacteriology .
  2. (Frantsesez)  Académie des sciences (France) (1856) Comptes rendus Academie des sciences 0042 http://gallica.bnf.fr/+. Noiz kontsultatua: 2018-11-03 .
  3. (Alemanez)  texte, Deutsche chemische Gesellschaft. Auteur du (1894) «Berichte der Deutschen chemischen Gesellschaft zu Berlin» Gallica . Noiz kontsultatua: 2018-11-03 .
  4. (Frantsesez)  Berthelot, Marcellin (1860) Chimie organique fondée sur la synthèse 248-249. or. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galaktosa Aldatu lotura Wikidatan