Edukira joan

Galanperna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galanperna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMacrolepiota
Espeziea Macrolepiota procera
Singer, 1948
BasionimoaAgaricus procerus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
titi-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galanperna goitik eta azpitik ikusita

Galanperna (Macrolepiota procera) Agaricaceae familiako aterki baten antzeko perretxiko handi bat sortzen duen onddo basidiomizetoa da.[1] Espezie aski arrunta da lurzoru drenatuetan.

Gozoenak oraindik kapela ireki gabe dutenak dira naiz eta nahikoa hazita egon, danbor makila itxura daukatenean. Nahastu eta digestio-arazoak edo larriagoak eragin ditzaketen perretxikoak oso txikiak dira, ez dira 7 zm-ko diametrora iristen beren kapeletan.

Kapela: 10 eta 25 zm. arteko diametroa, hasieran arre-marroia, gero azal lehorra pitzatuz doa, azpi argiagoaren gainean ezkata arre irregularrez estaltzen da. Lehenengo oboidea edo esferikoa, azkenean zabaldua, jatorrizko koloreko titi batekin erdian.

Orriak: Zuriak edo horixkak, ugari, juntu, irregularrak, sabeldunak eta eskotatuak.

Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 15-30 zm_ko garaiera, zilindrikoa, hutsa, haritsua, gogorra, nabarra, erraboilduna oinarrian.

Haragia: Zuria, biguna eta samurra kapelan, hariduna oinean. Usain eta zapore atseginak.[2]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona. Gazteak bakarrik jan behar dira eta oina kenduta, oso gogorra delako.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean ateratzen da. Pinudi, pagadi eta txilarrezko zelaietan.[4]

Nahasmen arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macrolepiota rhacodes-ekin, honek kapelaren ezkatak askoz handiagoak ditu eta haragia gorritu egiten da puskatzean. Macrolepiota mastoidea-rekin, ezkata gutxiago eta txikiagoak ditu, oso titi nabarmena du erdian eta txikiagoa da. Macrolepiota puellaris, Macrolepiota excoriata eta abarrekin, guztiak jangarriak. Lepiota pozoitsuak oso desberdinak dira, oso txikiak dira eta. Horien artean daude, L. Brunneo-incarnata eta L. Helveola (hilgarriak).[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika; Erdialdeko eta Hego Amerika, Mendebaldeko eta Iparraldeko Asia, Zeelanda berria.

Eraztuna

Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du. Procera hitza berriz latinetik dator, baina lirain, zorrotza esan nahi du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 186 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 135 or. ISBN 4-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 351 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 290 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]