Galanperna arrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galanperna arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystoderma
Espeziea Cystoderma carcharias
Fayod, 1889
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galanperna arrosa (Cystoderma carcharias) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 4 cm arteko diametrokoa, gris-gorrixka kolorekoa edo haragi kolore zurbilekoa. Ganbila, gero laua erdian tutu batekin eta pikor finez estalia. Kapelaren ertzak kolore bereko lihazki pikortsuak izaten ditu.

Orriak: Zuriak edo zuri-horixkak, desberdinak, ez dute sabelik, itsatsiak edo dekurrente samarrak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: Zilindrikoa, erraboildun samarra, eraztunaren azpitik pikortsua; kapelaren kolore bereko eraztuna, baina zerbait argiagoa.

Haragia: Zurixka edo zurbila, ez oso lodia, zapore leunekoa eta usain ahulekoa, ezatsegina.[2]

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Carcharias epitetoa grekotik dator, zorrotza esan nahi duen "karkaròs" hitzetik. Bere kapelaren itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cystoderma granulosum delakoarekin, honek kolore marroixka du. Cystoderma cinnabarinum espeziarekin, honek kapela eta oina kolore gorri eder batekoa ditu. Cystoderma haematites perretxikoarekin, honek hanka sendoagoa du eta kolore gorri bizia. Cystoderma amianthinum-arekin, hori-okre kolorekoa.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Nahiko arrunta, batez ere erretxinadunen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia, Australia, Europa, Ipar Amerika (batez ere Aintzira Handiak eta Alaska).

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 362 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 328 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 551 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 311 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]