Galanperna ezkatazorrotz
Galanperna ezkatazorrotza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Echinoderma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Echinoderma asperum Bon, 1991 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus asper | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|


Galanperna ezkatazorrotza (Echinoderma asperum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ezta jangarria ere, usain desatsegina duelako.
Sinonimoak: Agaricus asper, Amanita aspera, Agaricus acutesquamosus, Agaricus trichochtoides, Lepiota acutesquamosa, Lepiota friesii var. acutesquamosa, Agaricus friesii subsp. acutesquamosus, Agaricus revocans, Mastocephalus acutesquamosus, Schulzeria revocans, Lepiota aspera var. acutesquamosa, Lepiota acutesquamosa var. furcata, Lepiota revocans, Cystolepiota acutesquamosa, Cystolepiota aspera, Echinoderma acutesquamosum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, kolore marroi-okre ederrekoa, marroi-lehoi kolorekoa edo marroi-gorrixka. Gainazal fibrilosoa du, laster ezkata ugaritan pitzatzen dena, hondo zuriaren gainean nabarmentzen direnak. Horrela, azala ezkata zorrotzez josita geratzen da.
Orriak: Oso estu, desberdinak, libreak; zuri-krema kolorekoak erreflexu arrosakarekin. Furcata aldaerak orritxoak, urkilatuak ditu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 - 9 x 0,5 - 1,2 cm-koa, kapelaren kolorekoa edo argiagoa eta lodiagoa oinarrian. Trinkoa, erraboilduna, zunzduna eta artilearen itxurakoa. Eraztun haritsua, ia gortina bat, baina iraunkorra eta kanpoan lihazkiak dituena.
Haragia: Lodia, hauskorra, zuria; usain sendoa du eta desatsegina.[2]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Acutescuamosa epitetoa latinetik dator, "acutus" hitzetik, zorrotza esan nahi duena, eta "escuamosus" hitzetik, ezkatak esan nahi duena. Kapelaren ezkata zorrotzengatik. Aspera epitetoa ere latinetik dator, "asper" hitzetik, latza esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autore batzuek susmagarritzat jotzen dute, eta beste batzuek erdipurdiko jangarritzat; hobe kontsumorako ez jasotzea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere taldeko beste Lepiota batzuekin, hala nola Lepiota hystrix delakoarekin, beltzaranagoa, txikiagoa eta latzagoa bai kapelan bai oinean.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean, hostoerorkorren eta koniferen basoetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika, Hawaii, Europa, Errusia, Maroko, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japon, Txina, Australia, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5][6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 340 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 182 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 147 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Echinoderma asperum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 188 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991. urtean deskribatutako onddoak
- Perretxiko pozoitsuak
- Euskal Herriko onddoak
- Echinoderma
- Amerikako onddoak
- Hawaiiko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Marokoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Australiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak