Galanperna hiltzaile
Galanperna hiltzailea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota pseudolilacea Huijsman, 1947 |
Galanperna hiltzailea (Lepiota pseudolilacea edo Lepiota pseudohelveola) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Oso arriskutsua eta hilgarria.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero zabaldu egiten da, arre-grisaxka edo arre-arrosa kolorekoa, ilunagoa erdian, zahartzean argituz joaten da, ezkata zentrokide samarrekin apaindua, eta eraztun hondarrek apendikulatutako ertzarekin.
Orriak: Zurixkak, nahiko estu,
Hanka: 3 - 7 x 0,2 - 0,6 cm-koa, eraztuna nahikoa osoa, lerro arrexka batez apaindua.
Haragia: Usain leunekoa.[2]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pozoitsua eta hilgarria.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lepiota brunneolilacea delakoarekin, mamitsuagoa eta dunetan hazten dena, eraztun arre-gorrixka du, ertz gris-berdexkarekin.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean hostozabalen azpian garatzen den espezie urria, [3]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 349 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..