Edukira joan

Galanperna usaintsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galanperna usaintsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota cristata
P.Kumm., 1871

Galanperna usaintsua (Lepiota cristata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bere usainak eta zaporeak ez dute gonbidatzen kontsumitzera. Tamainaz eta itxuraz antzeko Lepiota txiki asko daude, eta horietako asko hilgarriak dira. Beraz derrigorrezkoa da ez kontsumitzea.

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, lehenengo kanpai itxurakoa, ondoren ganbil-titiduna, mehea ez oso haragitsua, kolore zuri satinatukoa, erdian titi arre koloreko batekin, kapelaren gainazal osoa ezkata txiki arre-gorrixkaz estalia.

Orriak: Zuriak, oso estu, meheak, libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Galanperna usaintsua goitik ikusita

Hanka: Liraina, mehea, hauskorra, zilindrikoa, barnehutsa, zetaduna. Zurixka, baina arre-arrosa koloreko tonuekin, batez ere oinarrian. Mintzezko eraztuna, nahiko markatua, baina iheskorra.

Haragia: Zuria, usain gogorra eta desatsegina, baratxuria gogorazten duena.[2]

Galanperna usaintsua azpitik ikusita

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Cristata epitetoa berriz latinetik dator, gandorrarekin edo titiarekin esan nahi duen "cristatus" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria da usain desatsegina duelako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duen usain berezia eta, batez ere, alboetako ezproidun esporak kontuan hartzen baditugu, zaila da beste lepiota txiki batzuekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean talde txikietan hazten da, hostogalkorren eta koniferoen basoetan eta landetan, lorategietan, sastrakatan, eta baita loreontzietan ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan, baina batez ere Europan eta Ipar Amerikan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 342 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 318 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 149 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 318 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]