Galanperna zinabrio-kolore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galanperna zinabrio-kolorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystodermella
Espeziea Cystodermella cinnabarina
Harmaja, 2002
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa muxarratua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galanperna zinabrio-kolorea (Cystoderma cinnabarinum edo Cystodermella cinnabarina) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendatzen sukaldean erabiltzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 (8) cm bitarteko diametrokoa, kanpai formakoa. Gorri bizi (zinabrio gorria) kolorekoa edo laranja-adreilu kolorekoa, ezkata piramidal txikiez estalita.

Orriak: Zuriak edo krema-zuri kolorekoak, estu, eta estuak, hasieran itsatsi-biribilduak, ondoren oinetik bereizita.

Hanka: Zilindrikoa, erraboildun samarrekoa, 4 eta 6 cm bitarteko altuerakoa eta 0,4 eta 0,9 cm bitarteko lodierakoa. Oina bi zatitan banatzen duen eraztun zurixka eta furfurazeo bat du, goialdea zurbila eta behekoa kapelaren kolore berekoa. Egitura ezkatatsua eta haritsua du.

Haragia: Zurixka, zapore eta usain bereizgarririk gabea.[2]

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Cinnabarinum epitetoa latinetik dator, zinabrioaren kolore, esan nahi duen "cinnabarinus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da gomendagarria, baina ez toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxiko eder bat da, bere kolore gorri-zinabrioagatik, zaila, beraz, nahastea. Cystoderma granulosum delakoak lehoi-gorri kolorea du. Cystoderma carcharias perretxikoarekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoi eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, pinudien goroldio artean. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Dominikar Errepublika, Europa, Errusia, Kazakhstan, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 365 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 330 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 51 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]