Galant musika

Mendebaldeko musika klasikoaren garai nagusiak | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Antzinako musika | ||||||||||||
|
||||||||||||
Praktika arrunta | ||||||||||||
|
||||||||||||
XX. mendetik aurrera | ||||||||||||
|
||||||||||||
Musika klasikoan, galant izenak 1720ko hamarkadatik 1770eko hamarkadara Mendebaldeko Europako goi-mailako gizarteetan modan egon zen estiloari egiten dio erreferentzia. XIX. eta XX. mendeetako musikologiaren arabera, termino hau Barrokoaren erretorikatik urrundu eta ezaugari aurreklasizistak aurkezten dituzten musika lanei ere egokitzen zaio.
Musika estilo hau garai hartako galant mugimendu artistiko zabalagoaren parte zen.
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Galant" hitza frantsesetik eratorria da, eta gutxienez XVI. mendetik erabiltzen da. XVIII mendearen hasieran, homme galant (euskaraz: «gizon adeitsua») hitzek modakoa, dotorea, kultua eta bertutetsua zen pertsona bat deskribatzen zuten. Johann Mattheson teorialari alemaniarrak 1713ko bere lehen argitalpenaren izenburuan erabiltzen du terminoa: Das neu-eröffnete Orchestre, oder Universelle und gründliche Anleitung wie ein Galant Homme einen vollkommenen Begriff von der Hoheit und Würde der edlen Music erlangen.
Dirudienez, Mattheson izan zen musikan "estilo galant" bati erreferentzia egiten lehena, 1721eko bere Das forschende Orchestre-n. Estilo arinago eta modernoago bat nabaritu zuen haren garaikideen artean, einem galanten Stylo izendatu zuena, eta adibide gisa Giovanni Bononcini, Antonio Caldara, Georg Philipp Telemann, Alessandro Scarlatti, Antonio Vivaldi eta George Frideric Handel konpositoreak aipatu zituen. Guzti hauek Italiar opera seria konposatzen ari ziren, ahotsean oinarritutako musika estiloa zena, beraz opera musika galantaren forma nagusia bilakatu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugimendu estilistiko hau, Barroko berantiarraren konplexutasunaren aurrean, sinpletasunera eta erakargarritasunaren berehalakotasunera itzulera izan zen. Honek ondorengoa zekarren: melodia kantagarri sinpleagoak, polifoniaren erabilera gutxitua, esaldi labur eta periodikoak, tonika eta dominantea azpimarratzen dituen hiztegi harmoniko murritzagoa eta bakarlariaren eta akonpainamenduaren arteko bereizketa argia.
Estilo sinplifikatu hau melodian oinarritzen zen, eta ez aurrerago klasizismoaren gako izango ziren motibo erritmiko edo melodiko laburragoetan. Sinplifikazio hori erritmo harmonikora ere hedatu zen, oro har musika galantean aurreko estilo barrokoan baino motelagoa baita. Honela, apaindura melodikoek eta bigarren mailako ñabardura harmonikoek garrantzia handiagoa hartzen zuten.