Galaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galaria
Datuak
Historia
Eraikitzailea(k)Morgeteak
GaraiaK. a. X. mendea
Garaia(k)K.a. X. mendea

Galaria Siziliaren barnealdeko antzinako hiri bat da, Ennako probintziakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galaria, Esteban Bizantziokoaren arabera[1], Morgesek, morgeteen erregeak, sortu zuen (nondik bere izena Margi haranak eta Morgantina hiriak hartzen duten, honek K.a. X. mendean sortua).

Ondoren, Diodorok[2] K.a. 338an, kontatu zuen Timoleonek, Etna eta Galariako hiriak suntsitu zituela, bere aurka matxinaturiko mertzenarioak sarraskituz. Horretarako, Mamerko Cataniakoa tiranoaren alde jarri zen eta, honela, koalizio edo simmakia ospetsua haustea lortu zuen. Diodorok Biblioteka Historikoan aipatzen du[3], K.a. 312/311n, Agatoklesen aurkako sirakusarrek, Dinokrates buru zutela, gertuko Centuripe eta Galariaren aurkako aldi bereko ekintza bat antolatu zutela, Agatoklesen tratamenduarekin konforme ez zeuden biztanleek deituta (handik gutxira, ordea, Agatoklesek bi hiriak hartu zituen). Diodorok kontatzen dizkigun azken bi pasadizo horietatik argi geratzen da Etna, Centuripe eta Galaria oso gertu zeudela (Poggio Cocola Centuripe eta Civita di S.M.Licodia artean dago). Diodoro Sikulok[4] berriro aipatzen du Galaria izan baitzen Entelari laguntzeko soldaduak bidali zituen hiri gutxietako bat[oh 1] kartagotarrek K.a. 345ean egindako setioaren aurka. Pasadizo honek Galaria tropa mertzenario italikoek berriz kolonizatu zutela iradokitzen du (ziuraski K.a. 312 eta K.a. 311 bitartean suntsitua izan ondoren. Izan ere, Entellako bere ahaideei laguntzera talde txiki bat bidali behar izan zuten antzinako hiri gutxienetako bat izan zen. Plinio Zaharrak[5] galariarrak hiriko biztanle "soldatapekotzat" jotzen ditu. Plinio Zaharrak[6] galaziarrak biztanle estipendiarioatzat[oh 2] jotzen zituen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beste mertzenario italiar soldadu batzuekin ere berkolonizatua, ziuraski, Campaniarrak
  2. Zergak ordain behar dituztenak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Esteban Bizantziokoa: Ethica, 196.11
  2. Diodoro Sikulo: XVI., 82
  3. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XIX., 104.
  4. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XVI. liburua, 67, 3.
  5. Plinio Zaharra: Naturalis historia, III. liburua, 14.
  6. Plinio Zaharra:Naturalis historia, III. liburua, 14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]