Galatak
| Mota | talde etniko historiko |
|---|---|
| Hizkuntza | Galaziera |
| Erlijioa | antzinako zelten erlijioa |
| Honen parte | zelta |
| Geografia | |
| Jatorria | Anatolia |
| Estatua | Galazia |
Galatak edo galaziarrak Asia Txikiko barnealdean kokatu ziren galiar jatorriko biztanleak izan ziren. Bere eskualdeari, Galazia izena eman zitzaion.
Galatiarrak K.a. III. mendean Grezia inbaditu zuten zelten ondorengoak ziren. Jatorrizko kolono galiarrak Traziatik igaro ziren, Leogario eta Leonnorio C buru zituztela. K.a. 278. hiru galata leinu ziren, Tektosageak (Jatorrizkoak Galia hego-mendebaldean zeuden), Trokmii eta Tolistobogii, baina baziren beste tribu txiki batzuk ere. K.a. 25. urtean, Galatia Erromatar Inperioko probintzia bihurtu zen, hiriburua Ankara (Ancyra) zelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
K.a. VIII. mendetik V a. C. mendera arte, zenbait herri zelta Europa osoan barrena zabaldu ziren euren jatorrizko lurraldetik abiatuta. Familiek osatzen zuten leinu horiek, haurrak, emakumeak, esklabuak.. ez bakarrik gerlariek, eta denek batera migratzen ziren. Mugimendu horietako azkenetariko batean, K.a. IV. mendean, Galiako leinu multzo bat, gero galatak izango zirenak, egungo Turkiako erdialdean finkatu ziren, barnealdean. Eskualde horri izena emango zioten: Galazia edo Galatia hain zuzen.

Galiatik Greziara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pausanias, K.o. II. mendeko historialari eta geografo grekoak dioenez, K.a. 279. urtean Galiako herri batzuk Greziara joan ziren Balkanetan barrena, eta Delfosko orakulu aberatsari eta Apoloren santutegiari eraso egin zieten. Azkenean, menderatuak izan ziren eta Brenno, euren komandantea, hil egin zuten.
Breno historiatik desagertu zen, baina beste bi liderrek, Leonoriok eta Lotariok, beren jendearentzako bizileku iraunkor bat aurkitzeko helburua zuten, etengabeko gerren eta arpilatzearen ordez, eta helburu horretarako lurrak bilatzen hasi ziren.
Anatolian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garai berean, Anatolia iparraldeko Bitiniako Nikomedes I.a erregea (K.a. 278tik 255era errege izan zena) Anatolian borrokan ari zen bere anaia Zypetes II .arekin, zeinek Bitinian erresuma independente bat sortu zuen Nikomedes I.aren legitimitateari aurre egiteko. Nikomedesek zelten trebeziaren berri izan zuenean, Anatoliara gonbidatu zituen gerran laguntzeko. Zeltek Zypetes II .a garaitu zuten eta Nikomedes I.a errege legitimo bihurtu zen. Gero, Anatolian barrena arpilatzen jarraitu zuten, hiriak eta herriak estortsionatuz, babesagatik dirua lortzeko eta ordaintzen ez zutenak suntsitzeko.[1]
Nikomedesek trebeki eskaini zien Anatoliako Ankara modernoaren inguruko eskualdea galiarrei, bere erresumaren mugen ekialdean, hiru tribuek beren ibileretan zuten irrika handia. Taktika horrek abantaila bikoitza eskaintzen zuen: alde batetik, haiengandik libratuko zen; bestetik, bere eta frigiar basatien artean gotorlekua ezartzen zuen. Gainera, lurra ez zen berea ere, frigiarrena baizik.
Galiarrak han ezarri ziren eta bertako komunitateak kanporatu zituzten. Hala ere, lapurtzen jarraitu zuten bertakoengandik eta albokoengandik, eta noizbehinkako erasoaldiekin jarraitu zuten. K.a. 275ean, eta agian Nikomedesek adoretuta, Seleukotar Inperioko lurraldeak eraso zituzten eta Antioco I.a Soter errege seleukotarrak (K.a. 281etik 261era errege izan zena) "elefanteen guduan" garaitu zituen.[1]
Pergamoko Eumenes I.a agintariak (241ean hila) ere aurre egin zien, eta bere mertzenarioen armada handiaren laguntzaz garaitu zituen. Handik gutxira, destakamentu berriak iritsi ziren Germaniako oihanetatik eta berriro eraso egin zuten, baina berriro ere, Pergamon eta Asia Txikiko kostaldeko hiri handietan, Eumenesen oinordekoak, Atalo I agintariak (K.a. 269-K.a. 197), garaitu zituen eta bere armadan erabili mertzenario moduan. Atalo I.ak, monumentu bikain bat enkargatu zuen K.a. 230-220 artean galaten aurkako garaipena ospatzeko. Jatorrizko estatuek multzo bat osatzen zuten eta brontzezkoak ziren, baina geroagoko erromatar kopiengatik ezagutzen ditugu eta banturik ikusten ditugu moseoetan. Hilzorian dagoen Galata eta Ludovisi Galata nabarmentzen dira, biak Erroman.
Historialariek uste dute garaipen horiek onuragarriak izan zirela kultura helenistikoaren garapenerako, agian, bestela, ezerezean geldituko baitzen.
Galazia izena izango zuen eskualdean estatu independente txiki batzuk eratu zituzten, hurrengo urteetan sendotuko zirenak.
Galaten helenizatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura eta bizimodu grekoa hartu arren, galatek beren hizkuntza gordetzen zuten testigantzak daude K.o.V. mende inguruan oraindik ere. Hala, Paulok Tarsokoak, Galatei bidalitako gutunean, izen zeltak aipatzen ditu argi eta garbi, eta San Jeronimok bere idatzietan jaso zuen galaten hizkuntza Belgikako galo treberen antzekoa zela. Galaten jatorria Galian zegoenez, oso litekeena da galaziera jatorriz galieraren dialektoa izatea.
Antzina Alexandro Handiak menderatu zuen Ankara hiri zaharra eskualde horretako hiriburu bihurtu zen, Ancyra izenarekin. Seljuktarren dinastia turkiarrak Angora izena jarri zion geroago. Ankara izena 1930ean berrezarri zen.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi dakigu Galaziaren erlijioari buruz, baina zelta gehienen antzekoa zela pentsa daiteke. Telesphoros jainko grekoak beste jainko grekoetan ikusten ez diren ezaugarriak ditu, eta Galaziatik inportatua izan zela uste da.
Kontsultatutako bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Levi, Peter (1992) Grezia, cuna de Occidente, II. liburukia. Folio-Ediciones del Prado. ISBN 84-7838-164-3.
- King, John, Kingdom of the Celts: A History and Guide, Cassell Illustrated, ISBN: 978-0713726923. 74-75. or.
- MitchelI, Stephen (1993). Anatolia: Land, Men, and Gods in Asia Minor. 1 lib: "The Celts and the Impact of Roman Rule." (Oxford: Clarendon Press). ISBN 0-19-814080-0. Concentrates on Galatia; 2 lib.: "The Rise of the Church". (Bryn Mawr Classical Review).
- Rankin David (1987) 1996. Celts and the Classical World. London. Routledge: 9. kapitulua: "The Galatians".
- Seignobos, C. H. (1930) Historia Universal I. Oriente y Grecia. Madril : Daniel Jorro (arg).
- Brosnahan, Tom (1988) Turkia. Ediciones Grech, S. A. ISBN 84-7597-046-X.
- The Catholic Encyclopedia, VI: Epistle to the Galatians.
Bibliografia gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kruta, Venceslas (2000) Les Celtes, histoire et dictionnaire : des origines à la romanisation et au christianisme, Paris, Robert Laffont, «Bouquins» bilduma, 1.005 orrialde (ISBN 978-2221056905)
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estrabon: Geografia, XII, 5.
- Philippe Remacle (1944 - 2011): Amédée Tardieu-ren itzulpena (1822 - 1893); Hachette, 1867.
- Celtic Galatians
- A Detailed Map of Celtic Settlements in Galatia.
- Galatia. UNRV Roman History.
- “GALATIA – The Celtic State in Modern Turkey” Journal of Celtic Studies in Eastern Europe and Asia-Minor