Galaziera

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Galaziera
Autoglotonimo ezezaguna
Lurralde eremua: Galazia, gaurko Turkian.
Hiztunak: Hizkuntza hila
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Kontinentekoa
   Galaziera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: cel
ISO 639-3: xga

 

Galaziera Anatoliako Galazian (gaurko Turkian) IV. mende arte hitz egin zen zelta hizkuntza hila da.

Glosa batzuk, idazle klasikoen aipamen batzuk eta hainbat inskripziotako izen batzuk baino ez dira ezagunak, guztira 120 bat hitz. Horietako gehienak pertsona izenak dira, batzuk -riks amaierarekin (Galiako zeltaz -riks, irlandera zaharrez ri, latinez rex), beste batzuk -marus bukaerarekin, datiboz -mari (Galiako zeltaz -maros, irlandera zaharrez mor, galeseraz mawr), Ambitouti bezalako tribu izenak (irlandera zaharrez imm- "inguruan", tuath "tribua"), drunaimeton ("batzarraren lekua", irlandera zaharrez drui "druida", nemed "leku sakratu") eta abar.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Philip Freeman: The Galatian Language A Comprehensive Survey of the Language of the Ancient Celts in Greco-Roman Asia Minor, ISBN 0-7734-7480-3