Galeaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
XVI. mendeko galeaza espainiarra

Galeaza (italieratik galeazza galea galeraren handigarria XV. mendetik XVII. menderarte eraiki zen galera handi mota bat da. Itsasontzi mota hau gehien erabili zen garaia XVI. mendea izan zen.

Hauekin, galerek baino artileria gehiagoko itsasontzi bat eta itsas zabalean nabigazioa hobeto jasan zezakeena lortu nahi zen.

Luzera eta zabaleraren arteko proportzioa, galeretan baino txikiagoa zen, 6:1 edo baita 5:1 ere izan zitekeena.

Veneziarraka izan ziren itsasontzi mota hau eraikitzen lehenak, XVII. mendeko galeaza baten ohiko neurriak 59 metroko luzera, 9 metroko zabalera eta 3,35 metroko zingoa ziren, &,5 metroko zurkaitz batekin. Estalki mugigarria zuten, eta, beraz, arraunlariak estalita zihoazen, ez galeretan bezala, non estalperik gabe zihoazen, klimaren aldaketak jasan beharrez. 20 kanoi eta 30 harri jaurtitzaile eraman zitzakeen. Alde bakoitzeko 32 arraunlari zeramatzaten, eta arraunak 15 metroko luzera izatera hel zitezkeen, eta honek, arraun bakoitzeko, zazpi edo zortzi gizon izatera behartzen zuen. Naoak bezala branka biribilekoak ziren.

Ohiko galerak baino motelagoak ziren eta itsas baldintza nahiko kaxkarrak zituzten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enciclopedia General del Mar. Ediciones Garriga. Madrid-Barcelona 1957.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]