Galera hiltzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galera hiltzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaGalerina
Espeziea Galerina marginata
Kühner, 1935
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Galera hiltzailea (Galerina marginata) onddo basidiomizeto pozoitsua da, Hymenogastraceae familiakoa.[1][2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu-gorputzak koniferoen basoetan eta Ipar hemisferioko baso hostoerorkorretan hazten dira, Ipar Amerikan, Europan, Asian eta Japonian, eta, gainera, aleak aurkitu dira Australian.

Pileoa hasieran konbexutik konikora izaten da, eta gero helduaroan konbexu eta lauago bihurtzen da, batzuetan irregularki. Horrek txapelean uhinak sor ditzake, 4 cm-ko diametroraino.

Onddoak kolore marroi leuna du, gainazala koipetsua da, estipea marroi argia da eta 6 zentimetro luze eta 9 milimetro zabal izan daiteke.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galerina marginata onddo oso pozoitsua da, amatoxinak dituelako: toxiko oso ahaltsuen taldea da, Amanita eta Lepiota generoetako perretxiko askok eragindako pozoitze larrienen erantzulea.

Amatoxinak peptido ziklikoak dira, ARN polimerasa II entzima inhibitzen dute eta zenbait funtzio zelularrekin interferentziak sortzen dituzte. Pozoitzearen lehen sintomak kontsumitu eta 6-24 ordura agertzen dira, eta, ondoren, itxuraz hobera egin dute; ondoren, gibelaren sintomak eta giltzurrun-gutxiegitasuna direla eta, kontsumitzen duenaren heriotza laugarren egunera iristen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Galerina marginata, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Basauri.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]