Edukira joan

Galette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galette
ogi zapal eta janari
Osagaiakirina
Historia
Jatorrizko herrialdeaFrantzia

Galetteak Bretainiako (Frantzia) espezialitate gastronomiko bat dira. Krepeen aldaera bat da. Ore gisa suge-ilarraren irina erabiltzen da, gari arruntarena erabili beharrean, eta ura.

Bretainiako sukaldaritzan galetteak osagai gaziekin bete ohi dira (gaztak, haragiak, arraina, barazkiak, perretxikoak, etab.) Krepeak azkenburukoetarako gordetzen dira, nahiz eta bertsio gozoan ere badauden, Errege egunean Frantzia osoan jan ohi dena.

La galette complète urdaiazpiko egosiz, Emmental gazta birrinduz eta arrautza bat platerean eginda betetako galette bat da. Beste galette tipiko bat galette saucisse da, saltxitxa duen galette bat eta normalean ziape pixka bat. Galetteak Bretainiako sagardo katilu batekin dastatu ohi dira.

Galeteak krepetegietan (crêpe eta galetteetan espezializatutako jatetxeetan) dasta daitezke, baina kaleko postuetan ere prestatzen dira, aire zabaleko merkatu txikien edo ikuskizunen esparruan (feria, kontzertuak, festa...)

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]