Galia Akitania
Galia Akitania | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Hiriburua | Burdigala |
Deuseztapen data | V. mendea |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°50′16″N 0°34′46″W / 44.837778°N 0.579444°W |
Demografia |
Galia Akitania edo Erromatar Akitania Erromatar Inperioko probintzia bat izan zen, gaur egungo Frantzian kokatua. Julio Zesarrek zioenez, Akitaniak Garona ibaia zuen muga. Hala ere, K.o. I. mendean, eta Augusto enperadorearen erreformen baitan, Akitaniako probintziako mugak Loira ibairaino zabaldu zituzten.[1] Horrela, aurretik Gallia Zeltikoan zeuden hainbat herri galiar, probintzia berri horretan sartu zituen.[2] Azkenean, Burdigalatik gobernatu zen (egungo Bordele).[3]
Geroago, K.o. III. mendeko Tetrarkia garaian, Akitania zabal hori hiru probintziatan zatitu zuten:
- Akitania lehena edo Aquitania prima (Erdialdeko Mendigunea eta Berry)
- Akitania bigarrena edo Aquitania secunda (Charentes, Poitou eta Bordeleko eskualdeak)
- Novempopulania edo Aquitania Tertia (jatorrizko Akitania Pirinioen eta Garonaren artean)
Akitania Handia laster egin zen ospetsu bere aberastasunengatik, nekazaritzan eta merkataritzan oinarrituta. Ausonioren lanen eta aurkikuntza arkeologiko modernoen bidez, bereziki ongi ezagutzen dugu IV. mendeko goi klaseko bizimodu sofistikatua, lurjabe handiek beren denbora hirien eta hiribildu garestien artean banatzen zutenean. Bisigodoak Akitania Bigarrenean, K.o. 418an kokatzeak ezer gutxi egin bide zuen ondo errotatua zegoen kultura "galo-erromatar" hura aztoratzeko.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akitaniar (antzinako herria)
- Akitania eskualdea
- Akitaniera
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Aquitaine - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ Rocquain de Courtemblay, Félix. (1861). «Variations des limites de l'Aquitaine depuis l'an 58 avant J-C. jusqu'au Ve siècle.» Bibliothèque de l'École des chartes 22 (1): 256–271. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ a b (Ingelesez) Drinkwater, John Frederick. (2015-12-22). «Aquitania» Oxford Research Encyclopedia of Classics doi: . ISBN 978-0-19-938113-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1911 Encyclopædia Britannica/Aquitaine. 1911 Encyclopædia Britannica
120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
---|---|
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |