Galietako gerrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galietako gerrak
Siege-alesia-vercingetorix-jules-cesar.jpg
Vercingetorix galiar buruzagia, bere armak Julio Zesarren oinetara botatzen, 1899, Lionel Noel Royer margolariaren lana.
Data K. a. 58. - K. a. 50 urteen artean
Lekua Galia, Germania eta Britania
Emaitza Erromatar Errepublikak Galia bereganatu zuen
Gudulariak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Erromatar Errepublika Hainbat galiar tribu
Buruzagiak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Julio Zesar
Vexilloid of the Roman Empire.svg Tito Labieno
Vexilloid of the Roman Empire.svg Marko Antonio
Vexilloid of the Roman Empire.svg Kinto Tulio Zizeron
Vexilloid of the Roman Empire.svg Publio Lizinio Kraso
Vercingetorix
Ambiorix
Commius
Indarrak
120.000 gudari:
60.000 legionari
60.000 laguntzaile
300.000tik gora gudari
Galerak
30.000 hil
10.000 zauritu
milioi bat inguru hil (gehienak zibilak)
milioi bat esklabo bilakatuak
Plutarkoren arabera


Artikulu hau Galiako guduei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Commentarii de Bello Gallico».

Galietako gerrak Julio Zesar erromatar prokontsulak eta galiar tribuen aurka egindako kanpaina militarrak izan ziren. Zortzi urteko aldian izan ziren, Kristo aurreko 58. urtetik 50.era bitartean. Gerra haien bidez, Erromatar Errepublikak mendean hartu zuen Galia, hau da, Mediterraneo itsasotik Mantxako kanaleraino bitarteko herrialde zabala. Era berean, erromatarrak Britainia eta Germaniako herrialdeetan sartu ziren, baina azken espedizio horiek behin ere ez ziren neurri handiko inbasioetan gauzatu ahal izan. Galietako gerrak K. a. 52. urtean Alesiako gudu erabakigarriarekin burutu ziren; erromatarrek erabateko garaipena lortu zuten gudu hartan, eta ondorioz Erromatar Errepublika Galia osoan hedatu zen. Kanpaina militar horietan erabilitako gudarosteek, ondoren Zesarrek Erromara joateko erabili zuen gudarostea osatu zuten.

Nahiz eta Zesarrek inbasio hau prebentzio-defentsa ekintza gisa justifikatu izan, historialari gehienen iritziz honen arrazoi nagusia Zesarren ibilbide politikoa indartu eta bere zorrak ahitzean zetzan. Halaber, inork ezin zezaken ezkutatu lurralde honek erromatarrentzako zuen garrantzia, aurretik Galiako jatorria zuten tribu barbaroen erasoak jasan baizituzten. Lurralde hauen jabetzeak Erromak Rin ibaiaren muga ziurtatuta izan zezan erraztu zion.

Julio Zesarrek berak kanpaina militar hauek bere Galietako guduari buruzko iruzkinak idazlanean zabalki deskribatu zituen. Lan hori da Galiako gerrei buruzko iturri historiko garrantzitsuena eta jeneral horren idazlan nabarmenena. Liburua propaganda politikoaren maisulana ere bada, Zesar jenerala Erromako bere irakurleengan eragina izaten saiatu baitzen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galietako gerrak Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.