Galina Vixnevskaia
Galina Pavlovna Vixnevskaia (jaiotza abizena, Ivanova, errusieraz: Гали́на Па́вловна Вишне́вская, Leningrado, 1926ko urriaren 25a - 2012ko abenduaren 11) errusiar soprano opera abeslaria izan zen. 1966an Sobietar Batasuneko Herriaren Artista izendatu zuten. Mstislav Rostropovitx cello-jotzailearen emaztea izan zen, eta bere bi alaben ama: Olga eta Elena Rostropovitx.
Bolxoi antzokiaren kide izan zen eta munduko operarik garrantzitsuenetan abestu zuen. Lady Macbeth Mtsenskekoa ere grabatu zuen bere senar Rostropovitx eta lagun Dmitri Xostakovitxekin batera. Aleksandr Solzhenitsin bere etxean egon zen GULAG artxipielago idazten zuen bitartean.
Aida, La Traviata, Tosca, Madame Butterfly, Fidelio edo Figaroren ezkontzak interpretatu zituen, Errusiar pertsonaiez gain.