Galiziako Sindikalarteko Konfederazioa
Itxura
| Izen osoa | Galiziar Sindikalarteko Konfederakundea |
|---|---|
| Bertoko izena | Confederación Intersindical Galega |
| Sorrera | 1994ko martxoaren 19a (31 urte) |
| Aurrekoa | Confederación Xeral de Traballadores Galegos (CXTG) Intersindical Nacional dos Traballadores Galegos (INTG) |
| Afiliatuak | 80.000 |
| Nazioarteko afiliazioa | MFS |
| Buruzagiak | Paulo Carril |
| Egoitza nagusia | Santiago de Compostela |
| Webgunea | www.galizacig.com |
| Unión do Povo Galego eta Galiziako Bloke Nazionalistara uztartuta. | |
Galiziako Sindikalarteko Konfederazioa (galizieraz: Confederación Intersindical Galega [CIG]) Galiziako klase sindikatu bat da, ideologia galiziar nazionalista duena, 1994ko martxoaren 19an fundatu zen Confederación Xeral de Traballadores Galegos (CXTG) e Intersindical Nacional dos Traballadores Galegos (INTG) sindikatuen batasuna zela eta. Nahiz eta erakunde sindikal haiek 1990tik koalizioan aurkeztu, Galiziako Sindikalarteko Konbergentzia (galizieraz: Converxencia Intersindical Galega) izenarekin.
Galiziako sindikatu nagusia da, ordezkaritzari dagokionez. 2019ko hauteskunde sindikaletan CIGk %29,37ko ordezkaritza lortu zuen (4548 ordezkari sindikal), UGT (3990 ordezkari) eta CCOO (3982 ordezkari) sindikatuen aurretik [1]