Edukira joan

Galiziako Traineruen Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galiziako Traineruen Liga
Sorrera 2003
Antolatzailea Ipar-mendebaldeko Ligaren Elkartea
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Galizia Samertolameu (10)
Emakumezkoak:
Galizia Cabo Cruz (5)
Azken ekitaldia 2025
Irabazlea(k) A Liga:
Galizia Chapela
B Liga:
Galizia A Cabana-Ferrol
Emakumezkoak:
Galizia Chapela
Webgunea Webgune ofiziala
Samertolameu da garaipen gehien lortu dituen taldea.

Galiziako Traineruen Liga (galizieraz Liga Galega de Traíñeiras, gaztelaniaz Liga Gallega de Traineras) edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (galizieraz Liga Noroeste de Traíñas, gaztelaniaz Liga Noroeste de traineras) Galiziako arraun klubek osaturiko liga da. Lehenengo bi sailkatuek TKE Ligarako sailkapen estropadan parte hartzeko aukera dute, nahiz eta lehenengo ekitaldietan aukera horri uko egin izan zioten hainbat elkartek.

2003. urtean sortu zen eta Moañako S.D. Samertolameu izan da dominatzaile nagusia, hamar garaipenekin, Amegrovek lau liga irabazi ditu. Liga honek lehen lau ekitaldietan Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga izena izan zuen, galiziar traineruez gain Asturiasko Castropolek ere parte hartzen zuelako. 2007 urtean ordea izena aldatu zioten eta gaur egun Galiziako Traineruen Liga bezala ezagutzen da, Castropolek parte hartzen jarraitzen duen arren.

Aurreneko lau ligak Samertolameuk irabazi zituen eta 2007an bigarrena izan zen Tiránen atzetik. 2008an ere liderra zen baina azken estropadak TKErako play-offarekin koinziditzen zuen eta horregatik ez zen aurkeztu. Náutico de Vigok eta Chapelak aurrea hartu zioten. 2009an Cabo da Cruz-ek TKE Ligari uko egin eta Galiziako Ligan hartu zuen parte, aisa irabaziz. Hurrengo urteetan dominatzaile berri bat azaldu zen, Amegrove, liga hiru urtez jarraian irabaziz.

2012ko denboraldian aldaketa nabarmen bat izan zen. Bi Liga osatzea erabaki zen eta beraz 17 traineruek bi multzo osatu zituzten. Zortzi onenek A Ligan hartu zuten parte eta gainontzeko bederatziek B Ligan eta igoera-jeitsiera sistemak ezarri ziren bi multzoen artean. Hurrengo denboraldietan Samertolameu eta Amegrove izan dira txapeldunak. Bi talde handi hauen nagusitasuna hautsi zuen bakarra C.R. Ares izan da 2016an eta ondoren 2019an, bietan ere TKE Ligarako igoera lortuz. Dagoeneko lau Liga irabazi ditu. 2025. denboraldian Chapelak gizonezkoetan eta emakumezkoetan irabazi zuen Liga, urte berean bi Ligak irabazi dituen elkarte bakarra da.[1]

Taldeen kopurua handitu egin da azken urteetan eta 2016rako birmoldaketa berria egin zen: A ligak hamabi talde izango zituen eta B Ligak zortzi, baina azken unean liga bakoitzean baja bana izan zen, A ligan Mugardos eta B ligan Cesantes. 2017an ere 11 traineru izan ziren A Ligan eta zazpi B Ligan. Emakumezkoak aldiz gehiago izan ziren, bost hain zuzen ere, eta 2025erako hamar traineruk eman zuten izena.

2027 denboraldirako berrantolaketa bat onartu da, ikusirik B Ligako traineruen eskasia. A Ligak zortzi traineru izango ditu gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Gainerako traineruek B Liga osatuko dute.[2]

A Liga

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena TKE Ligara igoera
2003
Gehiago
     Samertolameu Náutico de Vigo Rianxo inor ez
2004
Gehiago
     Samertolameu Amegrove Náutico de Vigo inor ez
2005      Samertolameu Amegrove Perillo inor ez
2006      Samertolameu Amegrove Náutico de Vigo inor ez
2007      Tirán Samertolameu Náutico de Vigo      Tirán
2008¹      Náutico de Vigo Chapela Samertolameu      Samertolameu
2009      Cabo da Cruz Náutico de Vigo Chapela inor ez
2010      Amegrove Samertolameu Cabo da Cruz inor ez
2011      Amegrove Chapela Cabo da Cruz inor ez
2012²      Amegrove Chapela Samertolameu inor ez
2013      Samertolameu Cabo da Cruz Chapela      Cabo da Cruz
2014      Samertolameu Amegrove Mugardos      Samertolameu
2015      Amegrove Mugardos Ares inor ez
2016      Ares Samertolameu Puebla      Ares
2017
Gehiago
     Samertolameu Puebla Mecos inor ez
2018
Gehiago
     Samertolameu Ares Mecos inor ez
2019
Gehiago
     Ares Tirán Mecos      Ares
2020³
Gehiago
     Tirán Samertolameu Vilaxoan      Tirán
2021[3]
Gehiago
     Samertolameu Bueu Cabo da Cruz B inor ez
2022[4]
Gehiago
     Samertolameu Bueu Tirán      Samertolameu
2023[5]
Gehiago
     Ares Bueu Tirán      Bueu
2024[6]
Gehiago
     Ares Chapela Tirán      Ares
2025[1]
Gehiago
     Chapela Tirán Samertolameu      Chapela
  • ¹ 2008. urtean S.D. Samertolameu zen nagusi, baina TKE Ligarako igoera fasea jokatzearren azken bi estropadetan ez zuen parte hartu eta hirugarren postuan gelditu zen.
  • ² 2012. urtean lehenengo biak 87 puntutan berdinduta gelditu ziren, baina estropada gehiago irabazi izanak eman zion garaipena Amegroveri.
  • ³ 2020. urtean lehenengo biak 95 puntutan berdinduta gelditu ziren, bai eta bosna estropada irabazi ere. Azken estropada irabazi izanak eman zion garaipena Tiráni.

B Liga

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena
2012      Mecos Perillo Puebla
2013      Ares Cabo da Cruz B Puebla
2014      Coruxo Bueu Perillo
2015      Mecos Castropol Chapela
2016      Rianxo Náutico Boiro (Cabo B) A Cabana-Ferrol
2017
Gehiago
     Mariñeiro de Mera Mugardos Muros
2018
Gehiago
     Cabo da Cruz B Muros A Cabana-Ferrol
2019
Gehiago
     A Cabana-Ferrol Esteirana Coruxo
2020
Gehiago
     Puebla Cesantes Perillo
2021[3]
Gehiago
     Narón Mugardos Cedeira
2022[7]
Gehiago
     Castropol Samertolameu B Amegrove
2023[8]
Gehiago
     Muros-Esteirana Mugardos-A Cabana Amegrove
2024[9]
Gehiago
     Cedeira Puebla Chapela B
2025[10]
Gehiago
     A Cabana-Ferrol Puebla Chapela B

A Liga

Elkartea Garaipenak Urteak
     Samertolameu 10 2003, 2004, 2005, 2006, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022
     Amegrove 4 2010, 2011, 2012, 2015
     Ares 4 2016, 2019, 2023, 2024
     Tirán 2 2007, 2020
     Náutico de Vigo 1 2008
     Cabo da Cruz 1 2009
     Chapela 1 2025

B Liga

Elkartea Garaipenak Urteak
     Mecos 2 2012, 2015
     A Cabana-Ferrol 2 2019, 2025
     Ares 1 2013
     Coruxo 1 2014
     Rianxo 1 2016
     Mariñeiro de Mera 1 2017
     Cabo da Cruz B 1 2018
     Puebla 1 2020
     Narón 1 2021
     Castropol 1 2022
     Muros 1 2023*
     Esteirana 1 2023*
     Cedeira 1 2024

Irabazitako estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko datuak barne.

A Ligakoak
# Taldeak Banderak Kopurua
1 Samertolameu 109
2 Amegrove 51
3 Ares 38
4 Tirán 25
5 Chapela 21
6 Bueu 14
7 Náutico de Vigo 7
8 Cabo da Cruz 6
Mecos 6
10 Perillo 4
Puebla 4
Mugardos 4
13 Coruxo 3
B Ligakoak
# Taldeak Banderak Kopurua
1 Mecos 16
2 A Cabana-Ferrol 14
3 Náut. Boiro (Cabo B) 13
4 Muros 11
5 Esteirana 10
6 Ares 8
Mugardos 8
8 Perillo 7
Castropol 7
Puebla 7
11 Mera 6
Coruxo 6
13 Rianxo 5
Cedeira 5
15 Narón 4
16 Cesantes 3
17 Robaleira 2
Bueu 2
19 Virxe da Guía 1

2025eko traineruak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Herria Entrenatzailea Patroia Trainerua
     CM Bueu Bueu (Pontevedra) José Ferral Andrés Ríos Maruxia
     CR Cabo Cruz B Boiro (Coruña) Marco Antonio Silva Ana Rodriguez Cabo da Cruz
     CM Castropol Castropol (Asturiasko Printzerria Asturias) Toni Montenegro Eugenio Pena Ría del Eo
     CCD Cesantes Cesantes, Redondela (Pontevedra) Damián Pérez San Pedro
     CR Chapela Redondela (Pontevedra) Santiago Núñez Sergio Fernández Arealonga
     CR Mecos O Grove (Pontevedra) Francisco González Ángela Fernández Mequiña
     CM Mugardos Mugardos (Coruña) Sara Bueno Bestarruza
     CR Narón Narón (Coruña) Alex García Punta Caleira
     SD Samertolameu Moaña (Pontevedra) Lucas Freire A Terca
     SD Tirán Moaña (Pontevedra) Benjamín Vazquez Isidro Freire Mar do Con
     CR URME Muros (Pontevedra) Beni Fábregas Iago Leis Esteirana
Taldea Herria Entrenatzailea Patroia Trainerua
     CR A Cabana Ferrol (Coruña) Adrián Calvo Albatros
     CM Bueu B Bueu (Pontevedra) Maruxia
     CR Chapela B Redondela (Pontevedra) Fontaíña (Coruxo)
     CR Perillo Oleiros (Coruña) Alejandro Alvedro Manuel Beiro Santa Leocadia
     CR Puebla A Pobra do Caramiñal (Coruña) José Parada "Chiqui" María González Mariño Carmela

Emakumezkoen liga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga»
Galiziako emakumezkoen arraun taldeak Kontxako sailkapen estropadan, 2018an:
Perillo (zuria), Náutico Riveira (urdina eta beltza),
A Pobra-Cabo (gorria) eta Mugardos (berdea)

2009an izan zuen lehen edizioa eta hiru taldek hartu zuten parte. 2010 urtean ere hiru izan ziren lehian, baina hurrengo urtean ezin izan zen ligarik osatu, talde bakarra izan baitzen uretan. 2014an antolatu zen berriz ere liga eta 2017an bost traineru izan ziren lehian.

Lau luzetara jokatu izan da hasieratik, gizonezkoen distantzia bera, baina 2026 denboraldirako distantzia bateratu dute Euskotren Ligarekiko eta ondorioz bi luze eta ziaboga bakarrera aldatu da.[11]

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena
2009      Rias Baixas Mecos Artabria
2010      Rias Baixas Artabria O Grove
2011-
2013
ez ziren jokatu
2014      Samertolameu Cabo da Cruz Tirán
2015      Cabo da Cruz San Martiño (Mecos) Chapela
2016      Cabo da Cruz Chapela A Cabana-Ferrol
2017          Mecos-Náutico de Riveira A Cabana-Ferrol Chapela
2018      Náutico de Riveira A Pobra-Cabo Perillo
2019          Mecos-Coruxo Cabo da Cruz Perillo
2020      Cabo da Cruz Tirán Perillo
2021      Cabo da Cruz Chapela Perillo
2022[4]      Cabo da Cruz Chapela Mugardos-A Cabana
2023      Chapela Mugardos-A Cabana Rianxo
2024[6]      Chapela Cesantes-Amegrove Perillo
2025[1]      Chapela Tirán Amegrove
Taldea Garaipenak Urteak
     Cabo da Cruz 5 2015, 2016, 2020, 2021, 2022
     Chapela 3 2023, 2024, 2025
     Rias Baixas 2 2009, 2010
     Náutico de Riveira 2 2017, 2018
     Mecos 2 2017, 2019
     Samertolameu 1 2014
     Coruxo 1 2019
Patroia Garaipenak Urteak
Natalia Tubio 4 2015, 2016, 2017, 2018
Olalla Martínez 3 2023, 2024, 2025
Laura Hermo 2 2009, 2010
María López 1 2014
Laura Romero 1 2019
Andrea Collazo 1 2020
Alba Dominguez 1 2021
Estela Calo 1 2022

2025eko traineruak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Herria Entrenatzailea Patroia Trainerua
     CR A Cabana Ferrol (Coruña) Daniela Camiña Albatros
     Amegrove CR O Grove (Pontevedra) Anxo Cambados Pabliño
     Cabo da Cruz Boiro (Coruña) Natalia Tubío Cabo da Cruz
     CM Castropol Castropol (Asturiasko Printzerria Asturias) Jesús Bedia María García Ría del Eo
     Cesantes-Bueu Cesantes, Bueu (Pontevedra) Jimena Aldao San Pedro
     CR Chapela Redondela (Pontevedra) Javier García Olalla Martínez, Asier Pino Arealonga
     CR Mecos O Grove (Pontevedra) Francisco González Ángela Fernández Mequiña
     CR Perillo Oleiros (Coruña) Sergio Gómez Carmen de la Torre A Brava
     CR Rianxo Rianxo (Coruña) José Francisco Romero Irene Lamela Virxe da Guadalupe
     SD Tirán Moaña (Pontevedra) David Serodio Irene Del Río Mar do Con

Ereferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Txantiloi:Gl-ES Chapela fai historia: primeiro club en gañar as Ligas A masculina e feminina no mesmo ano - Radio Redondela 94.9FM. 2025-08-25 (kontsulta data: 2025-08-26).
  2. www.ligalgt.com (kontsulta data: 2025-11-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) Koroibos. (2021-08-22). «Samertolaméu se corona ante su gente» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-08-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Samertolameu y Cabo da Cruz se proclaman campeones de la Liga Galega de Traiñeras en el Orzán» La Voz de Galicia 2022-08-27 (kontsulta data: 2025-08-26).
  5. (Gaztelaniaz) REDACCIÓN. (2023-08-27). «Ares sella el título en la Liga Gallega» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-08-26).
  6. a b (Gaztelaniaz) koroibos. (2024-08-19). «Chapela y Ares sellan sus títulos» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-08-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Pleno de victorias de Castropol en la Liga Gallega B de Traineras» ORT Noticias del Occidente de Asturias 2022-08-24 (kontsulta data: 2025-08-26).
  8. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-20). «Bueu muestra su proa a Ares en el Trofeo Teresa Herrera» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-08-26).
  9. (Gaztelaniaz) koroibos. (2024-08-11). «Chapela Wofco da otro paso hacia el título» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-08-26).
  10. (Gaztelaniaz) Redacción. «A Cabana se corona en Ferrol» Diario de Ferrol (kontsulta data: 2025-08-26).
  11. (Gaztelaniaz) Castro, Jorge. (2025-12-16). «La Liga Galega reduce las regatas femeninas a dos largos» Atlántico (kontsulta data: 2025-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]