Galiziako musika
Galiziako musika herrialde hartan egindako arte mota hori da, estilo eta hizkuntza guztiak barne hartzen dituelarik.
Eduki-taula
Folk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Folk musika arloan nabarmentzekoak dira, musika garaikidean, Faltriqueira, Luar na lubre eta Milladoiro alde batetik, eta Xose Manuel Budiño eta Carlos Nuñez musikariak bestetik, beste batzuen artean.
Pop-rock[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rock eta pop atalean, aipatzekoa da Vigoko hirian eta 1980ko hamarkadan sortutako "A movida viguesa" izeneko mugimendua, Aerolíneas Federales, Golpes Bajos, Os Resentidos eta Siniestro Total talde nagusiak eduki izan zituena. Beste leku batean, Ourensen, eta rock gogorragoa proposatuz Los Suaves taldea oso nabarmena izan da.
Bestela, Anton Reixa artista polifazetikoaren bakarkako lana eta Luz Casal abeslari komertzialarena kontutan hartzekoak dira.
Klasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galiziako Orkestra Sinfonikoa 1992an sortu zuten A Coruñan.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Galizieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Galiziako Orkestra Sinfonikoaren webgunea